T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra
Ø Egitura desegokiak dira:
*• -t(z)erako orduan
*• -t(z)erako garaian
Haien ordez, honako hauek erabili behar dira:
• -t(z)eko orduan / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1
• -t(z)eko garaian / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1
(1) Testuinguruaren arabera -t(z)ean edo -t(z)erakoan.
*Gai horretaz mintzatzerako orduan, garrantzitsua da zuzentasuna.
• *Forma estetikoa aztertzerako orduan, batik bat zehaztasuna izan dugu gidari.
• *Kostu horiek zehazterako orduan, hainbat prozedura erabil daitezke.
Gai horretaz mintzatzeko orduan, garrantzitsua da zuzentasuna.
• Forma estetikoa aztertzeko orduan, batik bat zehaztasuna izan dugu gidari.
• Kostu horiek zehazteko orduan, hainbat prozedura erabil daitezke.
Animalien sailkapena egiteko garaian, genetikak agintzen du gaur egun.
• *Animalien sailkapena egiterako garaian, genetikak agintzen du gaur egun.
Ø -T(Z)ERAKOren erabilera zuzenak:
-t(z)erakoan:
• Beraz, estrategia martxan jartzerakoan, beste ikuspegi batzuk hartu behar dira kontuan .
-t(z)erako (mendebaldeko erabilera, jadanik gertatua dena adierazteko):
• Dantza-saioa bukatzerako, desagertua zen Pennyren haserrea
• Dantza-saioa bukatu zene(ra)ko, desagertua zen Pennyren haserrea...
Artikulua
Ez binarioa
2017ko azaroan…
EHUren Gobernu Kontseiluak: unibertsitateko agiri guztietan hirugarren markagailu bat jarriko dute. Gizona eta emakumea ohikoen ondoan izango da ez binarioa.
EHUk beti, erakundeko berdintasun planen bidez, alorrean aurrera egin nahi izan duela oroitarazi du Fernandezek: «Adibidez, lehen planarekin hasi zen datuen bereizketa; jakiteko, esaterako, ingeniaritzan zenbat emakume dauden, zenbat gizon: halakoek laguntzen digute aurrera egiten». Ohiko eredu binariotik at sentitzen diren pertsonen inguruko aldarrikapenek aparteko oihartzuna lortu dute azkenaldian, eta horri erantzun nahi izan diote aldaketa horrekin.
Begoña del Tesok Berlinalen gertaturakoa aipatzen digu
Hala eta guztiz ere, zeharo ulergarria da Berlinalek aurten hartu duen erabakia. Askok eta askok itaunketa zorrotza egingo ziotela aurreikusiz, 47 orri dituen txosten akatsik gabea banatu du aurten. 'Gender Evaluation Berlinale 2019' (Genero Ebaluazioa) du izenburu, eta emakume sortzaileen auziaz harago doa. Izan ere, Berlingo bileran parte hartu duten milaka zinema egile/ekoizle/langile/ kritikariren artean banaturiko inkesta horretan ez zen ezinbestekoa emakume ala gizon jartzen zuen laukia betetzea. Bazen hirugarren aukera: non-binary zioena. Askok erabili izan dute. Bada, izan ere, beste mugimendu iraultzaile bat martxan, zeure sexuak zeure burua definitzen ez duela aldarrikatzen duena.