Ohiko akats bat menperakuntzaren marka perpausaren amaieran ez jartzean datza, atzean zenbait osagai gehituz. Adibidez:
*Izan ARREN berandu, joan egingo naiz.
Berandu izan ARREN, joan egingo naiz.
*Esan ARREN txarto dagoela, ez duzu ezer lortuko.
Txarto dagoela esan ARREN, ez duzu ezer lortuko.
*Ez BAda ere oso handia, guztiok sartuko gara.
Oso handia ez BAda ERE, guztiok sartuko gara.
Euskal gramatika osoa liburutik jasoa
Euskaltzaindiaren arauak errepasatuko ditugu: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/arauak_orokorrean18.htm
Poesia eta musika
Joan zinetenetik
udan ere negu da
joan zinetenetik
beti gara gutxiegi
eta beti zarete gehiegi
joan zinetenetik
ez da zuen itzulera
desiratu ez dugun egunik
Musika: Imanol Ubeda.
Hitzak: Jon Benito.