Ukazio bikoitza (ez... ezer ere EZ)
*Ez dut ezer ere EZ ikusi (“estot esebes ikusi”, mendebaleko ahoskera batean; mendebalean du gertakari honek indarrik handiena).
*Ez da etorri inor ere EZ (“esta etorri iñorbes”, mendebaleko ahoskera batean).
*Ez du egin inork ere EZ (“estau eiñ iñopes”, mendebaleko ahoskera batean).
Horietan, ukazio bikoitza dei dezakeguna gertatzen da: bi aldiz agertzen da EZ partikula, ukazio bakarra aski den tokian. Goiko adibide horiek, zuzen emanak, honela lirateke:
Ez dut ezer ere ikusi.
Ez da etorri inor ere / ez da inor ere etorri.
Ez du egin inork ere / ez du inork ere egin
Ariketak egingo ditugu HEMEN.
Aipua
Anjel Lertxundiren aspaldiko testu batean honakoa jaso genuen:
Jean-Luc-Godarden Pierrot le fou (Pierrot eroa) filmeko elkarrizketa labur hartan,
Belmondo aktoreak galdetzen dionean Anna Karinari zergatik dagoen triste, neskak erantzuten dio:
“Zuk hitzekin hitz egiten didazulako eta nik zuri sentimenduekin begiratzen”.
AZKEN HITZA EUSKARAZ
Donostiako Ospitaleak 1992an abiatutako publizitatea da, eta beste alor batzuetan ere ikusten ahal da gaur egun:
«Lehen hitza euskaraz»
Horraino iritsi gara.
Ezin egokiago islatzen dugu erdararen egoera larria: bigarren eta hirugarren eta zazpigarren eta hamaikagarren... hitza izatera daukagu baztertua.
Autopsiarako frogak
Koldo Izagirre