Aditz laguntzailearen forma okerrak
Forma batzuk analogiaz sortuak direla esan daiteke, orainaldiko formak imitatuz (adibidez, didazu > *zidazun).
Beste batzuetan euskalkietan erabiltzen dira (adibidez, *zenuteke, zenuketeren ordez.
Gogoratu: horrelako aditzetan -TEk, pluralari badagokio, beti -KEren ondoren agertu behar du.
Zuk atzo ez *zidazun azalpenik eman. Zuk atzo ez zenidan azalpenik eman.
Hau da zuk utzi *zenidazuna Hau da zuk utzi zenidana.
Adibide gehiago, hemen
POESIA
Gosari aztarnak
Ez dira domeketako pagak,
ez dira marrazki bizidunak,
parkeko jolasak
edo benetako lagunak
faltan botatzen ditudanak.
Ez dira uretan egindako dzangak,
futboleko izerdiak,
amaigabeko udak.
Ez dira gurin zaporezko meriendak,
esnetan bustitako gailetak
faltan nabaritu ditudanak.
Goizero
nire ezpainetako gosari aztarnak
txistuaz bustitako zapiarekin
garbituko dituen norbait
oraindik badela jakitea da
benetan falta zaidana.
Karmele Jaio
Orain hilak ditugu