ZENBAT eta ZENBATEKO
ZenbatEKO galdetzailearen ordez zenbat erabiltzen dugu maiz.
*Zenbat pisu_ dauka? ZenbatEKO pisuA dauka?
*Zenbat luzera dauka oheak? ZenbatEKO luzerA dauka oheak?
*Zenbat atzerapen daramagu? ZenbatEKO atzerapenA daramagu?
Aukeratu egokiena:
1. a). Zenbateko atzerapena dakar autobusak?
b) Zenbat atzerapen dakar autobusak?
2. a) Zenbaterainoko gogoa daukazu hori egiteko?
b) Zenbat gogo daukazu hori egiteko?
3. a) Zelako beroa egin duen!
b) Zenbat bero egiten duen.
4. a) Zenbat indar daukazun!
b) Zelako indarra daukazun!
5. a) Zenbat abiadura hartzen du zure autoak?
b) Zenbateko abiadura hartzen du zure autoak?
6. a) Zenbat interes daukazu hori egiteko?
b) Zelako interesa daukazu hori egiteko?
Egokiak:
1. a / 2. a / 3. a / 4. b / 5. b / 6. b
Karmele Agirregabiria, Karmen Bikuña eta Estepan Plazaola, Ahozko jarduna hobetzeko proposamenak. Debarroko hizkeretan, Badihardugu elkartea, 2005
Pasartea
Sasoi ferboros hartan, Moscú-ko Neva ibaiko izotzean eginiko zulo baten inguruan bataio jendetsuak ospatzen ziren. Behin batean, bataiatzen ari zen artzapezpiku ortodoxoari haur bat eskuetatik linburtu zitzaion eta ur hotzetan desagertu zen; artzapezpikuak, “davai drugoi” -emadazue beste bat- erran, eta bataiatzen segitu zuen.”
Jose Enrike Urrutia Capeau-ren Pelegrinak liburutik jasoa