Ø anitz (➛ anitz)
*ideologia anitza askotariko ideologia, ideologia plurala
*jende anitza askotariko jendea, jende plurala
Ø -ar (➛ -ar atzizkia (aldaerak: -tar (-dar), -ztar))
*eibartar kaleak, *valentziar laranjak Eibarko kaleak, Valentziako laranjak
*belgiar, *europear, *egipziar belgikar, europar, egiptoar
Ø ari izan ≠ egon (➛ ari izan ≠ egon)
*Euria dago. Euria ari du / dihardu / da.
*Txarto jokatzen dago. Txarto jokatzen ari da / dihardu.
Ø balio/balore (➛ balio/balore)
*Gure gizarteko baloreak Gure gizarteko balioak
*Balore moral bat da elkartasuna. Balio moral bat da elkartasuna.
Ø bera/berdina (➛ bera ≠ berdin)
*Egun berdinean joan ziren oporretara. Egun berean joan ziren oporretara.
*Atzoko mutil berdina etorri da ate joka. Atzoko mutil bera etorri da ate joka.
Ø bota (➛ bota aditza)
*parranda bota parranda(n) ibili/egin
*faltan bota falta(n) nabaritu/eman/hartu,
hutsa sumatu, mira izan/egin…
Euskara Batuaren Eskuliburua
https://www.youtube.com/watch?time_continue=67&v=NzLjzz0T7tM (Chrome edo Firefox)
Eskuliburu bat egin du Euskaltzaindiak, batuari buruzko argibideak emateko
Euskaltzaindiak urteotan emandako arauak eta gomendioak "era didaktikoan" jaso dituzte: "jarraibidezko liburu praktiko bat" da. Liburu gisara argitaratu dute, baina Interneteko ataria izango da ardatza: kontsultarako aukera du, eta eguneratuz joango dira.
Interneten, eskura dago eskuliburua
Ø eman (➛ eman)
*Neska-mutikoen artean ematen diren liskarrak.
Neska-mutikoen artean gertatzen/izaten diren liskarrak.
*Txapelketan sei berdinketa eman dira.
Txapelketan sei berdinketa gertatu/jazo/izan dira.
Ø erabakior/erabakigarri (➛ -garri/-kor)
*bilera erabakior bilera erabakigarri
*giro erasokor giro erasotzaile
Ø erregeak/errege-erreginak (➛ errege-erregina)
*Errege Katolikoak Errege-erregina Katolikoak
Ø gurasoak ≠ aitak; ➛ seme-alaba)
Hiru seme-alabaren ama da. ≠ Hiru semeren (edo alabaren) ama da.
Ø eskaini (➛ eskaini)
?prentsaurrekoa, kontzertua eskaini
prentsaurrekoa, kontzertua eman, egin, jo
Ø *eta abar luze bat (➛ *(eta) abar luze bat > abar)
*eta abar luze bat eta abar(,) eta abar
Ø froga/proba (➛ froga ≠ proba; ➛ frogatu ≠ probatu)
*delituaren proba(k) delituaren froga(k)
*liburuaren lehen frogak liburuaren lehen probak
Ø gizona/gizakia (➛ gizaki ≠ gizon; ➛ giza)
*Neanderthalgo gizona Neanderthalgo gizakia
*Gizona Lurrean denetik… Gizakia Lurrean denetik…
Auzo lausoarena
«Bagenuen auzo bat gure etxean sarrera sarria zuena. Gurasoak etxean falta ziren batean, atea jo zuten, auzoa zen. Gurasoak medikuarenera joanak zirela eta bakarrik nengoela esan nion nik. Eskua pasatu zidan buruan, oso adeitsu, eta etxean sartu zen. Seguru zaude ez dagoela inor?, galdetu zidan. Aitzakia bat orain, beste bat gero, gela guztiak begiratu zituen. Behin egongelan. Sofa batean eserarazi ninduen, ilea usaindu zidan, lepoa igurzten hasi zitzaidan. Eta besoak. Eta izterrak. Zu lasai, esaten zidan behin eta berriro, ez dizut-eta ezer txarrik egingo».
Testu batek testuingurua dakar berarekin: esan beharra dago zein den hizketan ari denaren sexua, zein den auzoarena? Pisuegia da buruan denok daramagun gauza ilunen mendeetako zama irakurleak edo entzuleak tontotzat hartzeko.
Anjel Lertxundi
Berria
https://www.berria.eus/paperekoa/1918/026/001/2018-10-14/buruan_daramagun_gauza_ilunen_zama.htm
Ø jokatu/jolastu (➛ joko ≠ jolas; jokatu ≠ jolastu)
*Realak gaur jolasten du. Realak gaur jokatzen du.
*Partida ona jolastu du Altuna III.ak. Partida ona jokatu du Altuna III.ak.
Ø *nekazal turismo (➛ *nekazal-; ➛ -al hitz-bukaerakoa)
*nekazal produktu nekazaritza(-)produktu
*unibertsital esparru unibertsitate(-)esparru
Ø noski (➛ noski / jakina, horixe)
*Noski baietz! *Noski ezetz! Bai, noski! Horixe baietz/ezetz!
*Noski etorriko dela! Jakina/horixe etorriko dela!
Ø ospatu (➛ ospatu)
bilera, partida, hileta…ospatu bilera, partida, hileta…egin/jokatu/izan
Ø *pena merezi (➛ merezi izan)
*Ez du pena merezi hori egitea. Ez du merezi hori egitea.
Ø udal/udaletxe (➛ udal ≠ udaletxe ≠ udalerri)
*Udaletxeak erabaki bat hartu du. Udalak erabaki bat hartu du.
Ø zentzu ≠ norabide (➛zentzu; ➛ *norantza > noranzko / norabide)
*zentzu bakarreko errepidea noranzko bakarreko errepidea
MUSIKAREN MINAK ETA MAITEMINAK
Ez da edonolako apustua musikaz bizi nahi izatea. Ongi dakite hori Izaro Andresek eta Iñaki Garitaonandia Garik. Maite dute lanbidea, eta bizirik irauteko euskarri ere izan dute maiz. Aitzitik, ezagun dituzte musikaren industriaren minak, baina argi dute itsaso zabal horretan igerian jarraitu nahi dutela.
«Beti ibili behar dut gauzak bi aldiz frogatzen: emakumea naizelako, gaztea naizelako, euskaraz ez ezik beste hizkuntzetan ere abesten dudalako, musika ofizio izan nahi dudalako...»
Izaro Andres
«Badakit zer gertatzen den abestiak gaztelaniaz egiterakoan. Baina arazoa ez da hori; arazoa da zer gabezia dugun musika industrian, eta zer egin dezakegun egoera hori hobetzeko»
Iñaki Garitaonandia 'Gari'
Irakurri elkarrizketa osoa HEMEN
Ahomentan: Gari eta Izaroren arteko elkarrizketa:
Poesia
Batak ez dezala bestea ordezkatu; ez zentro komertzialek denda txikia, ez janari azkarrek babarrun platera, ez garapen aurrerakoiak zentzu komuna.
Batak ez dezala bestea estali; ez egitura sendoek bat-bateko jarduna, ez musika ozenak isiltasun biluzia, ez arrazoi argiak irudimen zabala.
Batak ez dezala bestea ezabatu; ez etorkizun lotuak une askea, ez asmo betegarriek zalantza hauskorra, ez ilusio kateatuek halabehar oparoa.
Batak ez dezala bestea zapaldu; ez lelo kolektiboek iritsi propioa, ez egia borobilek zalantza aberatsa, ez ordenadore argiek arkatz punta kamutsa.
Batak ez dezala bestea ezeztatu; ez zerrenda gidatuek hautaketa askea, ez marka distiratsuek ezkutuko mezua, ez azal koloretsuek mami goxoa.
Batak ez dezala bestea mututu; ez opari paperak opariaren xarma, ez ilusio definizioek barre algara, ez maitasun kontzeptuek azalaren usaina.
(Uretan lez, 2008)
Yolanda Arrieta