-arena
Batzuetan, alferrik eransten zaio '-arena' atzizkia aditz izenari.
Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitearena, esaterako*
Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitea, esaterako.
Aitzindaria izatearena ez zait askorik gustatzen*
Aitzindaria izatea ez zait askorik gustatzen.
Euskaltzaindiaren arauak errepasatzeko ariketa orokorrak, HEMEN
Pasartea
GASTEIZKO Senda pasealekutik hiru emakume oinez, Armentiarantz paseoan. Hainbat sukaldetako zoruak oraindik bustita dauden ordu hori da. Norbaitek jaso ditu dagoeneko bazkariko platerak, lanbasa pasatu eta balkoiko atea irekita utzi du behegaina azkarrago sikatzeko. Norbait horrek txandala jantzi du ondoren, eta orain lagunekin ari da paseoan Armentiarako bidean. Ordu hori aprobetxatzen du, ordu horretan ez diolako inork ezer eskatzen: senarra telebistaren aurrean utzi du bazkalondoko kuluxkan; bostak arte ez ditu ilobak ikastolatik jaso behar eta bere etxera askaria hartzera eraman. Berarentzako tartea da, lagunekin paseoan egitekoa (…)
Hiri bera
Karmele Jaio