Ordutegiak
Zer ordu da? / Zer ordutan...?
la una/ a la una: ordu bata/ ordu batean
las dos/ a las dos: ordu biak/ ordu bietan
las tres / a las tres: hirurak/ hiruretan
las seis/ a las seis: seiak/ seietan
las doce/ a las doce: hamabiak/ hamabietan
la una y cinco/ a la una y cinco: ordu bata eta bost/ ordu bata eta bostean
la una y cuarto / a la una y cuarto: ordu bat eta laurdenak; ordu bata eta laurden/ordu bat eta laurdenetan; ordu bata eta laurdenean
las tres y media / a las tres y media: hiru eta erdiak / hiru eta erdietan
las tres menos cuarto/ a las tres menos cuarto: hirurak laurden gutxi(ago) / hirurak laurden gutxi(ago)tan
Zer ordu arte?
Hasta la una; hasta las dos y media: Ordu bata arte; ordu bi eta erdiak arte
Zer ordutatik zer ordutara?
De diez a una: Hamarretatik ordu bata arte/ordu batera
De ocho a dos: Zortzietatik ordu biak arte/ordu bietara
ZENBAKIAK ZIFRAZ eman nahi direnean eta orduak deklinatu nahi direnean, orduei plural-marka erantsiko zaie eta minutuei singular-marka
a las 15:00: 15:00etan
a las 15:30: 15:30ean
a las 17:03: 17:03an
a las 21:05: 21:05ean
desde las 22:00 hasta las 21:00: 22:00etatik 21:00etara/ 21:00ak arte
desde las 22:05 hasta las 22:10: 22:05etik 22:10era
ORDUAK deklinatu gabe ere adieraz daitezke:
Poesia eta musika
Alzheimer
Morau
Entzun hemen
Amari gero eta gauza gehiago ahazten zitzaizkion
Memoriak gainezka egin dit
Ez dut gogoratzen zure urtebetetze eguna
harrigarria da beti izan baitut gogoan
orain ez nago ziur
non den gure etxea noiz egiten duen hotza
zer kantu entzuteko babestu behar den bihotza
igerilariak basamortuan
hondoa jotzeko labarren bila
inongo zerutan galtzen dira
aingura guztiek huts egin ostean
ez ditut gogoan
maitatzen ditudan fruta horien izenak
ezin ezberdindu beldurra eta tripakomina
ahazten ari zaizkit
hitz esdrujuloak barkamena eskatzeko erak
maitatzen saiatzeko konbentzio denak
eta laster ezingo dut leherketen soinuak bereizi
tiroak
petardoa
bonbak
etxafuegoak
eta azkenean denbora desagertu egingo da
igerlariak bezala
Iturria: Markos Zapiainen bloga
Arkupehotsak egitasmoaren baitan, Ibil Bedi taldearen 'Ama' abestiaren zuzenekoa grabatu zuten.
Iban Osinagak bere ama hil berriari abesten dio.
Iturria: Markos Zapiainen bloga