-ELARIK
-ENEAN menderagailuaren parekoa da, adibide hauetan:
Mendia maite nuen, gazte nintzELARIK (gazte nintzENEAN).
Adiskideak etorri dirELARIK, alde egin duzu (etorri dirENEAN).
Badaude tradiziozko erabilera batzuk ere, hemen aipatuko ez ditugunak.
Izan ere, interesatzen zaigu adieraztea -ELARIK desegokiak zabaldu direla azkenaldian. Esaterako:
Haizeteak sua eragin zuen Zalduondon,* udaletxea erre zELARIK.
Ondoriozkotasuna adierazi nahi da, hau da, haizearen ondorioz sua piztu zela.
Tradizioan ez dago horrelakorik. Beraz, beste era batera adieraziko dugu esaldi hori:
Haizeteak sua eragin zuen Zalduondon, ETA udaletxea erre zen.
Haizeteak sua eragin zuen Zalduondon; horren ondorioz, udaletxea erre zen.
Beste adibide batzuk:
Arantzazuko kongresuan finkatu ziren euskara batuaren lehen oinarriak, oinarri hauek idazle gehienek* onartu zituztELARIK.
Hobeto dago horrela:
Arantzazuko kongresuan finkatu ziren euskara batuaren lehen oinarriak, ETA oinarri hauek idazle gehienek onartu zituzten.
Arantzazuko kongresuan finkatu ziren euskara batuaren lehen oinarriak; oinarri hauek idazle gehienek onartu zituzten.
Arantzazuko kongresuan finkatu ziren euskara batuaren lehen oinarriak, idazle gehienek onartu zituztenak.
Ehulkuren aholkuak. EHU
IRITZIA
Benetako elkarrizketa ez da zure moduan pentsatzen duen jendearekin hitz egitea. Sare sozialek ez dute irakasten elkarrizketan aritzen; izan ere, hain da erraza eztabaida saihestea... Jende askok ez ditu erabiltzen sare sozialak batzeko edo aukerak zabaltzeko, baizik eta, aitzitik, erosotasun eremuetan giltzaperatzeko, non entzuten duten bakarra beren ahotsaren oihartzuna den, eta ikusten duten bakarra beren aurpegiaren isla. Sareak oso baliagarriak dira, oso zerbitzu atsegingarriak ematen dituzte, baina tranpa bat dira.
Estado de crisis. Zygmunt Bauman eta Carlo Bordoni
Maria Goikoak Batbirulau!
Etxeko gaztetxoentzako (eta ez hain gaztetxoentzako) doako aplikazio dibertigarria.
Androidetarako eta iphone/ipad-etarako bertsioan eskura daiteke dohainik bakoitzari dagokion saltoki birtualean. Eta internet bidez ordenagailuan ere erabil daiteke www.galtzagorri.eus web gunean sartu eta app-aren ikonoa klikatuta.
Bideo honetan ikus ditzakezu aplikazio honen erabilera guztiak.
“Behar duzu besteek zu maitatzea eta mirestea, hala ere zure buruarekiko kritikoa zara. Zure nortasunean ahultasun batzuk izan arren, oro har, konpentsatzen dituzu. Erabili ez duzun gaitasun handi bat daukazu. Diziplinatua eta kontrolatua zara kanpora begira, baina aldi berean, arduratsua eta zalantzatia barrutik. Batzuetan, zalantza handiak dituzu bereizteko erabaki zuzenak hartu ote dituzun. Gustuko dituzu zenbait aldaketa, eta aniztasuna, eta huts egin dizutela pentsatzen duzu murrizketen aurrean. Harro zaude pentsalari independientea zarelako; eta ez dituzulako besteen baieztapenak onartzen proba nahikorik gabe. Baina uste duzu ez dela egokia oso argi hitz egitea, uste duzun guztia besteei adieraztea. Batzuetan, irekia eta kanporakoia zara, eta beste batzuetan itxia eta barnerakoia. Zure nahiak irreal izatetik gertu daude”.
1984an Bertram R. Forern psikologoak nortasun-test bat eman zien bere ikasleei (arestian duzuena); gero, bakoitzari bere nortasun-analisia eman zion, test horren emaitzak zirelakoan. Esan zien analisia baloratzeko, kontuan izanda ea beraiei zegokien, eskala honetan (0 oso eskas, 5 bikain). Batez bestekoa 4,26 izan zen. Bukatzeko, esan zien analisi berbera eman ziela ikasle guztiei.
Forer efektuak (baliozkotze pertsonalaren iruzurra edo Barnum efektua ere deitu dutena) frogatzen du norbanakoek onartuko dituztela, oso sinestuta, beren nortasunari buruzko deskripzioak, ustez beraientzat propio egin dituztenak, baina orokorrak direnak, eta hain zabalak non jende askorentzat balio duten.
Edozegauza blogetik jasoa