Dirulaguntza ala diru-laguntza?
Egunero erabiltzen dugun hitza da, eta askotan egiten dugu zalantza.
IZOk horrela erabiltzea erabaki du:
Euskaltzaindiak ez du hitz horren formari buruzko araurik eman. Hala ere, Hiztegi Batuan diru hitzarekin osatutako hitz-elkarteak marratxoz lotuta ageri dira; hala nola, diru-etxe, diru-paper eta diru-zorro. Horrez gain, Orotariko Euskal Hiztegian diru-laguntza sarrera badago; ez, ordea, dirulaguntza.
Diru-laguntza forma erabili behar da, Euskaltzaindiak besterik ebazten ez duen bitartean
PASARTEA
Beti gorrotatu izan dut telefonotik musuen hotsa imitatzea; gaztetan kosta egiten zitzaidan deliberatzea; berrogei urterekin erabat barregarria iruditzen zitzaidan; neure burua behartu nuen, ordea, baina eskegi eta segituan bakardade izugarri batek harrapatu ninduen, eta ulertu nuen ez nuela sekula berriz Myriami deitzeko adorerik izango: telefonotik ezartzen zen hurbiltasun sentsazioa bortitzegia zen, eta geroko hutsunea, krudelegia.
Michel Houellebecq Sumisioa
Gerardo Markuletak itzulia