Esaldi erreflexiboak egiteko "X-ren burua" egitura dugu euskaraz.
Gaztelaniaren eraginez, horrelako forma egokien ordez, *"ikusi naiz" bezalakoak erabiltzen dira, gero eta gehiago (“me he visto” adierazteko).
Zenbait kasutan bi formak ere zuzenak izan daitezke (adibidez: ongi prestatu naiz oraingoan eta ongi prestatu dut neure burua oraingoan), baina ez da baztertu behar X-ren BURUA egitura ere erabiltzea.
Nahitaezkoa ez bada ere, gehienetan izenordain indartuekin agertzen da egitura hau: NEURE BURUA, eta abar.
Pluralean eskuarki singularreko formak erabiltzen dira:
GEURE BURUA ikusi dugu,
baina baita pluralekoak ere: GEURE BURUAK ikusi ditugu.
Adibideak:
Kasurik egiten ez badidazu, *leihotik botako naiz.
Kasurik egiten ez badidazu, leihotik botako dut neure burua.
*Trenetik bota zen.
Trenetik bota zuen bere burua.
Ariketak egiteko, sakatu HEMEN
Bernardo Atxagaren poema ezagun batean oinarriturik egin zuen Koldo Almandozek film labur hau.
Bernardo Atxagaren poema ezagun batean oinarriturik egin zuen Koldo Almandozek film labur hau.
https://zuzeu.eus/kultura/trikuaren-hiztegia/
TRIKUARENA
Esnatu da trikua habi
hosto lehorrez egindakoan,
eta dakizkien hitz
guztiak ekartzen ditu gogora;
gutxi gora behera,
aditzak barne,
hogeitazazpi hitz.
Eta gero pentsatzen du:
Amaitu da negua,
Ni trikua naiz, Bi
sapelaitz gora dabiltza hegaletan;
Marraskilo, Zizare,
Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan
ezkutatzen zarete?
Hor dago erreka, Hau da
nire erresuma, Goseak nago.
Eta berriro dio: Hau da
nire erresuma, Goseak nago,
Marraskilo, Zizare,
Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan
ezkutatzen zarete?
Ordea bertan gelditzen
da bera ere hosto lehor balitz,
artean ez baita eguerdia
baino, lege zahar batek
galerazi egiten baitizkio
eguzkia, zerua eta sapelaitzak
Baina gaua dator, joan dira
sapelaitzak, eta trikuak,
Marraskilo, Zizare, Zomorro,
Armiarma, Igel,
Erreka utzi eta mendiaren
pendizari ekiten dio,
bere arantzetan seguru nola
egon baitzitekeen
Gerlari bat bere eskutuaz,
Espartan edo Corinton;
Eta bapatean, zeharkatu egiten du
belardiaren eta kamio
berriaren arteko muga,
Zure eta nire denboran sartzen
da pauso bakar batez;
Eta nola bere hiztegi
unibertsala ez den
azkeneko zazpi mila urteotan berritu,
ez ditu ezagutzen gure
automobilaren argiak,
ez da ohartzen bere
heriotzaren hurbiltasunaz ere.
Artikulua
Biziaren harira
Datorren asteartean, lau urte ama hil zitzaigula, hamar urtez burua pixkana-pixkana itzaliz eta lausotuz joanda gero. Eskerrak, gaitz makurrak eraso aurretik, laurogei urte sasoiko bizitzeko aukera izan zuen.
Lau urteotan, lan handiak egin dizkit oroimenak bere gisa. Oroitzapen batzuk ondo jaso eta jantzi eta elkarrekin lotu. Beste batzuk galtzen utzi. Eta beste ba-tzuk soildu. Oroitzapen batzuk oso tarteka ekarri gogora. Beste batzuk ia etengabe. Bada, oroitzapen guztien artean, oroi-tzapen guztiz bitxi eta bereizi bat...
Ordurako, amaren burua arintzen hasia zegoen. Eta arratsaldero joaten gin-tzaizkion semeotako bat etxera. Otorduak eta botikak zaindu, amarekin buelta bat eman herrian...
Hasierako arratsalde haietako batean, egurra falta zen sukaldean. Goizean, beti bezala, sua piztu zuen amak ekonomikan, baina arratsalderako egurra bukatu. Etxapera jaitsi beharra zegoen egur bila. Abiatu nintzen, eta ama atzetik, bion artean lanak hobeto egingo genituelakoan. Izan ere, egurra aizkoraz txikitu beharra zegoen; eta ama, nonbait, ez zen nirekin askorik fio.
Iritsi gara biok egurra zegoen tokira, prest ipini dut egurra txikitzeko enbor gogorra, jarri dut egur-puska gainean, hartu dut aizkora eta, kolpea ematera noakiola, amaren errieta bortitza: «Horrela ez! Harira!». Kolpea eman gabe gelditu nintzen amari begira, «harira!» zorrotz hark zer esan nahi ote zuen galdezka. Eta ama harrituta, nik ez niolako zipitzik ulertzen.
Gaur lotsa ematen dit aitortzea, baina arratsalde hartan ikasi nuen egurra aizkoraz mozten. Orduan ikasi nuen egurrak ere baduela haria, eta hariaren arabera moztu behar izaten dela. Hariaren kontra joz gero, aizkora sartu ere ez dela egiten egurrean. Eta harira joz gero, berriz, aiztoa gurinetan bezala joaten dela hondoraino xamur-xamur.
Ukituta utzi ninduen gertaera hark. Zer pentsatua eman zidan. Azken batean, ez ote garen arinegi bizi, gauzarik oinarrizkoenak ere ikasi gabe, naturarekiko lotura asko eta asko etenda...
Lau urteotan, zenbat aldiz etorri zaidan gogora zure «Horrela ez! Harira!» zuhur hura! Urteak daramatzat aizkorarik ukitu gabe. Baina bizitzak beti ematen du zer pentsatua: nola erabaki, nola moztu, nondik jo... Eskerrak, tarteka, oroimenak zure hitz haiek ekartzen dizkidan gogora. Bai, saiatuko naiz biziaren harira bizitzen. Eskerrik asko, berriro, ama.