BAT-BATEAN, BEHINIK BEHIN, BATIK BAT
Euskara batuan bat-batean idatziko dugu, eta ildo beretik bat-bateko eta bat-batekotasun; orobat, idatziko dugu behinik behin eta batik bat.
Hala ere, horrela ahoskatuko ditugu: bapatean, behinepein, batipat.
Aukeratu bikote hauetatik zuzena:
Euskaljakintzako ariketa, HEMEN
Ø Bat-batean, Elhuyar hiztegian
de repente, de pronto, súbitamente; improvisadamente, de sopetón
Dena bat-batean gertatu zen: todo ocurrió de repente
Bertsoak bat-batean bota: improvisar versos
Ø Behinik behin, Elhuyar hiztegian
1 por lo menos, al menos, cuando menos, siquiera
Ez dago okerrik behinik behin, eta hori ez da gutxi: al menos no hay errores, y eso no es poco
Zaborra jaits ezazu behinik behin: siquiera baja la basura
2 en primer lugar, primeramente, por de/lo pronto
Nola gertatzen da hau? gertatzen da behinik behin...: ¿cómo ocurre esto? por de pronto...
Sinonimoak: Behintzat, bederen, gutxienez
Ø Batik bat, Elhuyar hiztegian
Asteburuetan batik bat irakurri egiten dut: los fines de semana sobre todo leo
Adin ezberdineko jendea bildu zen, baina gazteak batik bat: se reunió gente de todas las edades, pero sobre todo jóvenes
Sinonimoak: batez ere, bereziki, eskuarki
Ia-ia goizero, geure auzoko andre jakin bat bere etxetik irteten da, laster batean, aurpegia zurbil eta berokiaren hegalak bortitz astintzen direla. Garrasi egiten du: "Larrialdia! Larrialdia!"; eta gutako bat beregana joaten da, eta besoetan eusten du beldurra baretzen zaion arte. Badakigu guztia asmatu duela, ez zaiola ezer gertatu. Baina ulertzen dugu; izan ere, gutako ia guztiok sentitu dugu noizbait berak egiten duen horixe bera egiteko gogo bizia, eta aldiro, geure indar osoa behar izan dugu eta baita gure adiskide eta senitartekoen indar osoa ere, geure burua isiltzeko.
Lydia Davis
Elearazi
Danele Sarriugarte eta Garazi Arrula
Txakur Gorria taldeko lagunek 'Hizteria' izeneko jolasa proposatu digute datozen egunetarako. Hitz jolastuekin jolasteko prest? Ikusi jarraibideak bideoan, eta parte hartu! Idatzi ostirala baino lehen txakurgorria@txakurgorria.eus helbidera parte hartu nahi duzula esanez, eta bidali zure hitz asmatua.