Elkar
"Elkar" hitza eta bere ordezkoa, "bata bestea", aipatu nahi ditugu gaur. Adibidez, zer esan nahi dugu "laster elkar ikusiko dugu" esanda?
Bada, zuk ni eta nik zu ikusiko zaitudala; hau da, batak bestea ikusi.
Eta "aita eta semea elkarrekin etorri direla" esanda?
Bata bestearekin etorri direla.
Beraz, gauza bera dira "elkarrekin" esatea, edo "bata bestearekin" esatea!
Jakina! Eta gauza bera, baita ere, "elkarri" esatea, edo "batak besteari" esatea.
Ariketa moduan, oker-zuzenketa hauxe egingo genuke. Ez esan "ikusiko gara", baizik eta..."Elkar ikusiko dugu".
Ez esan "ez dute elkar hitz egiten", baizik eta...
"Ez dute elkarrekin hitz egiten" edo "ez diote elkarri hitz egiten".
Eta, era berean, "gu elkar ondoan esertzen gara" esan ordez...
"Gu elkarren ondoan esertzen gara".
"Elkarri begiratu diote"
*"Elkar begiratu dute"
Habe ikasbil
Beste adibide batzuk:
*Jon eta Ana ez dira agurtzen. Jonek eta Anak ez dute ELKAR agurtzen
*Gure gurasoak ez dira ezagutzen. Gure gurasoek ez dute ELKAR ezagutzen.
*Askotan ikusten gara. Askotan ikusten dugu ELKAR.
*Ordudanik ez gara hitz egiten. Ordudanik ez diogu ELKARRI hitz egiten.
Elkar deklinatu behar da, dagokion kasuan.
*Horiek ez dute ELKAR hitz egiten. Horiek ez diote ELKARRI hitz egiten.
*Orain ELKAR bizi dira. Orain ELKARREKIN bizi dira.
*Zergatik ez dugu ELKAR afaltzen? Zergatik ez dugu ELKARREKIN afaltzen?
Poesia
Ruper Ordorikaren Lurrean etzanda diskotik hartutako abestia da honako hau.
Dionisio Cañasen “Cerca del cielo no se vive bien” poesia da, eta Eva Linazasorok euskaratu du.
Merezi du entzuten dugun bitartean irakurtzea, patxadaz.
Zerutik gertu ez da ondo egoten,
nik badakit luzaro bizi izan naizelako
lurraren era zeruaren artean.
Hobea da hemengo
bazter txiki hau
non egunsentiko xoriek deitzen zaituzten,
non xinaurriek
beren bideak egiten dituzten,
non armiarmak bere tranpa
jartzen duen barkamenik gabe.
Zerutik gertu zuloak daude
zure bihotza bezain beltzak,
zerutik gertu ez dira entzuten albisteak
beren odol putzuekin.
Gaizki egoten da zerutik gertu,
ez, nik ez dut zerutik gertu egon nahi,
hemen egon nahi dut, lurrean etzanda,
bere taupadak, amodioak eta miseriak
entzunez,
sagarrondoen loreen zain,
labexomorroen muxu goxoa,
goruntz begira lainoak nola pasatzen diren.
Euria egiten duenean
urak garbi dezan
hildako guztien oroimena,
zerutik begiratzen gaituzten hildakoak,
horiei eskatzen baitiet
lasai utz nazaten,
zerutik urrun.
Chanelek euskal abarka tipikoen itxura duten 1.650 euroko botak saltzen ditu. Euskal Herrian duela mende batzuk edozein artzainek erabiltzen zituen oinetakoen antzeko botak ditu salgai frantziar moda-etxeak.