ESKU BETE, METRO BETE, ASTEBETE
Denbora-izen bati BETE erantsiz, iraupena adierazten duten zenbait hitz egiten dira: ordubete, astebete, hilabete, urtebete.
Beste neurri batzuetan, berriz, hitzari itsasi gabe doa: esku bete intxaur, metro beteko olatuak.
Astebete modukoek ez dute zenbatzailerik hartzen, -bete horrek bat esan nahi baitu:
Astebete eman du kanpoan * Astebete bat eman du kanpoan
Bi urte beharko ditu ikasketak amaitzeko
*Bi urtebete beharko ditu ikasketak amaitzeko
Desberdina da hilabete hitzaren kasua. Hizkera batzuetan hilen ordez hilabete erabiltzen da (datorren hilean, eta datorren hilabetean). Ondorioz, erabil dezakegu bat:
Hilabete egon naiz gaixorik. Hilabete bat egon naiz gaixorik
Euskal Gramatika Osoa. Ilari Zubiri/Entzi Zubiri
Gurasoak isilik zeuden ordurako. Bakeak eginda edo haserre, baina hitzik egin gabe. Isiltasunak berdintzen ditu haserrea eta bakea bi-biak. Ez zuten errieta askorik egiten, denbora asko pasatzen zuten isilik, baina horrek ondo konpontzen zirela esan nahi du? Ez dakit. Bikote baten elkarbizitzak errezela bat du beti erdian, bataren zein bestearen pentsamendu eta sentimendu benetakoak ezagutzea galarazten duen muga iraganezina. Nola ulertu errezelaren beste aldekoaren erreazkioak eta sentimenduak ez dakigu-eta geure propioak ere ulertzen eta zehazten?
Ihes betea
Anjel Lertxundi

KORRIKA Nouvelle Calédonie 2019
Kaledonia Berrian Korrikaren inguruan egin duten bideoklipa.