Ø Izen-sintagmaren esparrukoak
· -a/bat
?Haize bat altxa zen! Egundoko haizea altxa zen!
*Okindegi bat ere gerta daiteke monopolio bat.
Okindegi bat ere gerta daiteke monopolio.
· adjektiboaren posizioa
*gorri kolore kolore gorri
*sozial arazo arazo sozial, gizarte-arazo
· asko ≠ gehiegi (gradurik gorena adierazten ez denean)
*Horretaz ez dakit gehiegi Horretaz ez dakit asko
*Ez naiz gehiegi kezkatu. Ez naiz asko kezkatu.
· asko ≠ handia
*pazientzia asko pazientzia handia
*lotsa asko lotsa handia
*Ez daukat gogo handiegirik Ez daukat gogo handirik
*Maitasun gehiago erakutsi behar duzu. Maitasun handiagoa erakutsi behar duzu.
· berri
*garaipen berri bat beste garaipen bat
*gol berri bat beste gol bat
· beste
Beste etxera joan zen.(mugatua, ezaguna) ≠ Beste etxe batera joan zen. (mug.zehaztugabea)
Ekar itzazu beste zapatak. (idem) ≠ Ekar itzazu beste zapata batzuk (idem)
· beste ≠ lehengo
*Beste egunean etorri zen. Joan zen egunean / lehengoan/ ... etorri zen.
*Beste egunean etorriko da. Beste egun(en) batean / hurrengoan etorriko da.
Artea
"Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek"
Gizarte erabat prekarizatu honetan ez da gehitxo eskatzea kaletar arruntari bere denbora apur hori ere pasa dezan artea kontenplatzen?
Ez daukazu inor derrigortzerik, jakina. Baina exijitzen diogu herritar arruntari, batik bat gizonezkoari, oso gaztetatik hasi eta hil arte, dedikatzeko bere denboraren zati handi bat futbola ikustera, futbolari buruzko gauzak entzutera, futbolarien lesioak ezagutzera… Nik ez dakit zer eskatu diezaiokegun kaletar norbanakoari, baina hor operazio oso bat dago, banalizatzearena. Lehen aipatu dugu hierarkizatzea. Hori oso ondo egiten dute albistegiek, horiek bai hierarkizatzen dute, lasai eta lotsagabe, eta ematen du berezkoa dela, gauzen ordena naturala. Eta hori da kontua: gauzen ordena naturalari buruz galderak egiteko balio baitu arteak. Benetan inportako balitzaigu gure gizartea nolakoa den, eta nolakoa izan behar duen, bada ematen zaiona baino dezentez inportantzia handiagoa eman beharko litzaiokeela arteari, eta sormenari oro har. Batez ere ikuspegi kritiko batetik jakitea irudiak nola sortzen diren, nola egiten diren, zer esan nahi duen marko batek, konposizio batek… Askotan oso gauza sinplea ematen dutenak, baina...
Baina…
Baina, Haizea Barcenillari behin baino gehigotan entzun diodan moduan, hezkuntzan ez dago inon irudiak dekodifikatzen erakusteko plangintzarik. Esaterako, hainbat inkestak aipatzen du 12 eta 14 urteko gaztetxoek ez dutela irudi sexistarik identifikazten hainbat iragarkitan; horrek adierazten du nola naturalizatzen diren gauzak, ia ikusezin bilakatu arte. Hori larria da, irakurketarekin gertatzen den bezala, ulermen gaitasuna ahultzen ari delako.
Xabier Gantzarain
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2620/xabier-gantzarain
· Numero-komunztadura
*Bikote bat ezkontzen direnean. Bikote bat ezkontzen denean
*Jendeak esaten dute. Jendeak esaten du
· Orainaldi historikoa
*1955ean jaiotzen da. 1955ean jaio zen / jaioa da.
*1964an sortzen da elkartea. 1964an sortu zen / sortua da elkartea.
· Partizipioa atribuzio-perpausean
*Nekatuta naiz. Nekatuta nago.
*Zeharo mozkortutak zebiltzan. Zeharo mozkortuta/-rik/-ak zebiltzan.
· Pasiboa
*Poliziagatik atxilotua izan zen. Poliziak atxilotu zuen.
#Nigatik esana da aspaldi.( # Zeinu hau daraman adibidea berez gramatikala da, baina testuinguruan ez da egokia.) Ni(re)gatik esana da (beste batzuek) / Nik esana da.
· baino ≠ baino gehiago
*Lagundu baino, kalte egiten du. Lagundu baino gehiago, [lagundu beharrean/barik/ordez...] kalte...
*Sentimenduei baino emozioei egin behar zaie jaramon.
Sentimenduei baino gehiago (baino areago ) emozioei egin behar zaie jaramon.
· Bestalde, esan
*Azkenik, azpimarratu… Azkenik, azpimarratu behar da / nahi dugu...
*Amaitzeko, bakarrik esan hamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko.
Amaitzeko, bakarrik esan nahi dut hamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko.
?Ezagunak ditugun Anari eta Niko Etxart bezalako abeslariak elkartu ziren. (? Zeinu hau daraman adibidearen gramatikaltasuna zalantzazkoa da.)
Ezagunak ditugun abeslariak elkartu ziren: Anari, Niko Etxart eta beste asko.
(...): Anari eta Niko Etxart, esaterako
?Venezia eta Genova bezalako hiriak Asiarekin eta Afrika iparraldearekin eginiko merkataritzagune bilakatu ziren.
Venezia eta Genova hiriak, esaterako , Asiarekin eta Afrika iparraldearekin eginiko merkataritzagune bilakatu ziren.
Pentsatu duzu ahobiziz inguratuta egoteaz gain, ehunka belarriprestez inguratuta egoteagatik aritu zaitezkeela euskaraz etxetik irteten zarenetik etxera sartzen zaren arte?
A! ahaztu zaizu Euskaraldiko txapa hartzea!
Garaiz zabiltza! Bihar hasiko da!
Jaurlaritzakoentzat: http://izenematea.euskaraldia.eus/euskojaurlaritza/
Orokorra: https://izenematea.euskaraldia.eus/
Lasarte-Soria
Hogeita lau orduz euskaraz bizitzeko aukera duzu; etxean jaso duzu euskara, lagun euskaldunak egin dituzu txikitan, unibertsitatean ere hala ikasi dituzu soziologia eta zientzia politikoak. Euskara hutsezko egunkari bakarrean egiten duzu lan, eta aisialdia ere gehien bat egiten duzu hizkuntza horretan; dela antzerkiak ikustean, kontzertuetan, parrandan... Pentsa zenbat "euskararen sasi militanterekin" topatu zaren bidean. "Beterriko euskara duzu", "Hernaniarra al zara?". Eta zuk ezetz, Lasartekoa zarela, Lasarte-Oriakoa. "Benetan? Ostia! Lasarte-Soriakoa zara, ez dirudi". "Ez al da Lasarte apur bat txurrianoa?". Eta zeuk, zeure buruari galdetu diozu ea non galdu duzun euskaldun petoaren karneta. Are okerrago, burutik pasatu zaizu pribilegiatua zarela Lasarte bezalako herri –ustez– erdaldun batean euskaraz bizitzeko aukera izateagatik.
Baina, gogoratu zara zeure kuadrillan guztiek ez dutela etxetik jaso euskara. Guztiak ez direla bizi Zabaletako arnasgunean edo Erdialdeko oasian. Badituzula Oriako eta Zumaburuko lagunak, eta horiekin ere ari zarela euskaraz. Batzuk ikastolan ezagutu zenituen, horiekin joan zinen Kukukara edo Amalur trikiti eskolara. Horiekin joan zinen udalekutara eta Kuadrillategira. Beste batzuk ezagutu zenituen Ostadarren, eta horiekin futbolean euskaraz aritzeko zortea izan zenuen. Horiekin egin duzu parranda, lehen gaupasa Euskararen Maratoiean. Gogoratzen zara Sorgin Jaietan lehen aldiz nola eraiki zenuen txosna, euskaraz. Oroitzen zara urte batzuk geroago festetako sexu eraso batengatik alkatearekin euskaraz aritu zinela –bi ordu lo eginda–, eta hark esan zizun euskaraz aritzeko, bera belarriprest zela. Ondo gogoan duzu joan den asteko Euskal Jaien ajea, nola okupatu zenuten gaztetasunez eta euskaraz kalea. Pentsatu duzu ahobiziz inguratuta egoteaz gain, ehunka belarriprestez inguratuta egoteagatik aritu zaitezkeela euskaraz etxetik irteten zarenetik etxera sartzen zaren arte. Ah! Ia ahaztu zaizu Euskaraldiko txapa hartzea! Harro eramango duzu paparrean, Lasartekoa izateak baduelako berezko balio erantsi bat.
Gora Lasarte-Soria ta (izan) punto.
· bitartean
*Fonema kontsonantikoak 24 diren bitartean, bokalikoak 5 dira.
Fonema kontsonantikoak 24 dira, eta (fonema) bokalikoak 5
Fonema kontsonantikoak 24 dira; (eta) (fonema) bokalikoak, berriz, 5.
*Langileen erdiak euskaldunak diren bitartean, beste erdiak, erdaldunak.
Langileen erdiak euskaldunak dira, eta beste erdiak, erdaldunak.
· dagoeneko ≠ honezkero
*Dagoeneko hasiko zen saioa. Honezkero hasiko zen saioa.
*Dagoeneko ez dira etorriko. Honezkero ez dira etorriko.
· dagokionean ≠ dagokionez
*Isabeli dagokionean, ez da etorri azterketara. Isabeli dagokionez, ez da etorri azterketara.
*Hau pentsatzen dut gai horri dagokionean. Hau pentsatzen dut gai horri dagokionez
.
· *depende
*Depende norentzat den. Jakin/ikusi... egin behar norentzat den.
*Depende nondik begiratzen diozun. (Ikusi behar) Nondik begiratzen diozun.
· ehunekoak eta deklinabide mugatua
*Kontinentearen % 5a izotza da. Kontinentearen % 5 izotza da.
*Gazteetan, % 7ak badaki hori. Gazteetan, % 7k badaki hori.
· emaitzak eta zenbakiak
*Hiru bat ari gara irabazten. Hiru eta bat ari gara irabazten.
*Mila bostehun euro balio ditu. Mila eta bostehun euro balio ditu.
*4,20 €: lau euro hogei 4,20 €: lau euro eta hogei
· erdal gerundioa
*Kolpe bat eman zion, hilda utziz. Kolpe bat eman zion, eta hil.
*Kafea hartzen hitz egingo dugu. Kafea hartuz hitz egingo dugu.
*Hamar jasoaldi eginez lortu zuen txapela. Hamar jasoaldi eginda lortu zuen txapela.
· ere
*Ere daude beste kale batzuk. Beste kale batzuk ere badaude.
*Ere bai esan dute bihar etorriko direla. Bihar etorriko direla ere esan dute.
*Haiek partida irabazi dute, eta guk ere. Haiek partida irabazi dute, eta guk ere bai.
· Erlatiboak
*Gure autoa, ez dela oso zaharra, askoz merkeagoa da.
Gure autoa, ez dena oso zaharra, askoz merkeagoa da.
*Nik badaukat lagun bat askotan gure etxera etortzen dela.
Nik badaukat lagun bat askotan gure etxera etortzen dena.
*Etorriko zarenaren ustean gaude. Etorriko zaren/zarelako ustean gaude.
*Ekonomia gaizki doalaren berriak ez gintuzke harritu behar.
Ekonomia gaizki doalako/doan berriak...
· galdegaia Menditik etorri gara. ≠ Menditik etorri egin gara.
*Itxaropenik ote? Ba ote itxaropenik?
. gogo
*jateko gogoak
*Hori egiteko gogoekin nago. Hori egiteko gogoarekin nago.
*Jendea gogoekin aritu da. Jendea gogoarekin/gogoz/gogotsu aritu da.
· *hobe esan / hobeto esan
*Honela behar du, hobe esanda. Honela behar du, hobeto esanda.
*Hobe moldatuko zara horrela. Hobeto(ago)/Hobeki(ago) moldatuko zara horrela.
*Bilera eta gero, kalera joan gara.
Bileraren ondoren (Bilera bukatu ondoren/eta gero), kalera joan gara.
*Lau urte eta gero ikusi dugu hori.
Lau urteren ondoren (Lau urte igaro eta gero/ondoren) ikusi dugu hori.
*Gero eta gehiago ikasi, (gero eta) nota hobeak ateratuko dituzu.
Zenbat eta gehiago ikasi, (orduan eta/hainbat (eta)) nota hobeak/onagoak aterako dituzu.
· joan aditzaren perifrasi-modua
?Eta gero zer esatera zoaz? Eta gero zer esan behar duzu?
?Goazen mintzatzera gizakiaren sorreraz. Mintza gaitezen gizakiaren sorreraz.
· non/zerez
*Goizeko trenez etorri dira. Goizeko trenean etorri dira.
*Euskara batuz ari da. Euskara batuaz ari da / Euskara batuan ari da.
· nondik/non
*Lehen, asko etortzen zen gure dendatik. Lehen, asko etortzen zen gure dendara.
*Atzo goizean etxetik ibili nintzen. Atzo goizean etxean ibili nintzen.
· zehar-galdera
*Nori galdetzen zaionaren arabera. Nori galdetzen zaion.
*Konturatu behar genuke (zer) galtzen ari garenaz.
Konturatu behar genuke zer ari garen galtzen.
· zehar-galdera ≠ erlatiboa
*Badakizu gertatu dena? Badakizu zer gertatu den?
*Pentsa ezazu behar duzuna. Pentsa ezazu zer behar duzun
(…) Gure etxean ez zegoela baxerarik ere, jarraitu nuen kontatzen, eta otorduak egiteko hormaren kontra zegoen zizeilua jaitsi eta eltze batetik jaten genuela guztiok, eta hor berriro arazoak izan nituen gaztelerarekin, zizeilua zer zen esplikatu egin behar izan bainion, eta kontatzen hasita jarraitu nion ama eta aita nolakoak ziren, aita nolakoa zen batik bat, maitasuna erakusteko modu oso berezia baitzuen, zakarra, ia-ia indarkeriazkoa, eta aitari buruz hizketan ari nintzela etorri zitzaidan halako betekada bat, eztarrian korapilo bat eragin zidana, nik gizona asko maite bainuen, baina gorrotatzera ere iristen bainintzen tarteka, ez zuelako seme-alabak, batez ere alabak, bere kasa ibiltzerik onartzen, eta aitaren zapuzkeria eta purrustadei buruzko gertakariekin hasi nintzelarik, estutu zitzaidan zintzurrean nuen korapiloa eta eman nion negarrari, hain zinez non negar anpuluak erortzen baitzitzaizkidan lurrera (…)
Ispiluak eta itsasoak
Joxean Agirre
Galdera batek zurtuta laga ninduen ETBko Ur Handitan saioan. Xabier Madariagak Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuri egindako honexek: Familiarik ez baldin baduzu uste duzu dela musikaren erruagatik? Familiarik ez zeukala esan zion, aurretik haren arreba elkarrizketatu arren. Eragindako harriduraren ostean, gure amamaren sasoiko andreak etorri zitzaizkidan burura, halaxe galdetzen zuten-eta seme-alaben kontuaz.
Zaharmindu usaina hartu nion itaunari, badirudielako umerik ekarri ezean, ez dugula familiarik. Alferrik da gogoratzea guraso, neba-arreba, ilobak edota koinatuak izan genitzakeela, buru horietan familiabakoak izango gara beti kumerik ez dugunok.
Jakina, ezin aitatuko diegu lagun eta bizikide batzuk ere senideak bezain familiako direna guretako. Bizitzako trantzeak pasatzen, eta aurrera egiten laguntzen diguten pertsona begiko horiek ez dira odoleko familiakoak, ez dugu DNArik konpartitzen, baina bizipenak, pozak eta tristurak elkar banatu ditugu, bidea arinago egiteko asmotan. Aukeratutako gure familia dira, bestea bezain garrantzitsua.
Seme-alabak munduratu izanak ez duelako kategoria handiagoa ematen, ezta estatus altuagoa ere. Sendia modu askotakoa izan litekeelako, hain zuzen ere.
Leire Narbaiza
1912ko abuztuaren 12an sekulako itsas-tragedia gertatu zen Kantauri itsasoan. Alimaleko ekaitza altxatu zen eta makina bat euskal marinel hil ziren itota. Gehienak, ehundik gora, bermeotarrak izan ziren.
Joan den igandean kaleratu zuten behean duzuen bideoklipa, ederra bezain hunkigarria, azkenaldian entzute eta sona handia lortzen ari den Manez eta Kobreak eta Kalakan taldeko Thierry Bicaryren eskutik. Koreografia, Bermioko Alkartasuna eta Lekeitioko Itxaropena dantza-taldeena da Klikatu hemen entzuteko.
100 alargunen dantza (Manez [Thierry Biscary]- Uxue Alberdi)