-(e)LA
- Irakurriko duzu Atxagaren liburua?
*Noski irakurriko dudala!
Horixe edo jakina erabiliz gero, ordea, zilegi dugu -(e)LA erabiltzea:
Jakina irakurriko dudala!
Horixe irakurriko dudala!
Horixe baietz!
-* Taula aztertuz gero ikus dezakegu nola 81 eta zenbakiak agertzen direla eta, halaber, zenbaki batzuk errepikaturik daudela.
Ikus dezakegu nola 81 eta 82 zenbakiak agertzen diren…
Ikus dezakegu 81 eta 82 zenbakiak agertzen direla
- *Nik uste, antzeko esparruan gabiltzala gehienok.
Nik uste dut antzeko esparruan gabiltzala gehienok.
Nire ustez, antzeko esparruan gabiltza gehienok.
Gehienok, nik uste, antzeko esparruan gabiltza.
EHULKUren aholkuak
Artikulua
(…) Gazteek oso agoniko ikusten gaituzte, asko sufritzen dugula ikusten dute. Belaunaldi agoniko eta harro batetik, belaunaldi hedonista batera iragaten ari gara. Kodea aldatu behar dugu elkar ulertzekotan, uler dezaten zergatik naizen zoriontsu nire agoniatik ere, eta beraiek ere, beren hedonismotik, zer egin dezaketen. Hor hitz egiteko bestelako modu bat aurkitu behar dugu.
“Sufritu egiten duzu!”, esaten didate, “Euskaraz egiten ez dugulako, gaizki egiten dugulako…dena da arazo! Niretzat ez!”. Nik uste haiengana joan naitekeela nire belaunaldiko konpromiso eta ametsetatik, baina, aldi berean, beren konpromiso eta ametsak ulertuz. Horixe esateko agindu zidaten atzo etxean.
Pilar Kaltzada
“Komunikatzea hitz egitea da, eta gure eskoletan gehien entzuten den hitza, aldiz, IXO da “
Lore Erriondo
Administrazioa Euskaraz 83
Argazkia