-(e)LA menderagailua (II)
Ø *Ez ibili irristailuekin, eroriko zarela!
- Ez ibili irristailuekin, eroriko zara eta!
- Ez ibili irristailuekin, eroriko baitzara!
Ø *Autobusa datorrela!
- Badator autobusa!
Ø *Gure herrian badago etxe bat horma gorriak dituela.
- Gure herrian badago etxe bat horma gorriak dituena.
ØIrakurriko duzu Damasioren liburua? *Noski irakurriko dudala.
- Irakurriko duzu Damasioren liburua? Noski!
- Bai, noski! *Noski baietz!
- Bai, noski, irakurriko dut!
- Irakurriko dut, noski!
Baina HORIXE edo JAKINA erabiliz gero, zilegi dugu –(e)LA menderagailua erabiltzea:
- HORIXE irakurriko dudala
- JAKINA irakurriko dudala
Pasartea
Horrelakoak ziren Aste Santuko oporrak Ricardo Arregirentzat, haurtzaroan. Zuentzat ere horrelakoak al ziren?
Arratsalde partean lagun batzuekin geure haurtzaroetako aste santuez hitz egin dut: benetan garai tristea zen hura, euria egiten zuen etengabe, ez zegoen zinemarik, elizak ilun zeuden eskultura guztiak zapi morez estalita, erritoak luze-luzeak, apaizen sermoiak ikaratzeko modukoak eta zuri-beltzezko telebistan prozesioak bakarrik, noizbehinka erromatarren filmen bat, dibertigarriena. Dibertigarria, aldi berean baita beldurgarria ere, ume batentzat Dulantziko elizaren aurrean pizten zuten su handia larunbat gauean. Oporraldi aspergarriena zen.
Ricardo Arregi
Deia