Batez beste,
batez besteko
eta batezbesteko ez dira gramatika-kategoria berekoak:
BATEZ BESTE (adberbioa)
Pertsona baten gorputzak bost bat litro odol dauzka batez beste.
*…bost bat litro odol dauzka batAz beste.
*…bost bat litro odol dauzka batazbeste.
*…bost bat litro odol dauzka batezbeste.
BATEZ BESTEKO (izenlaguna)
Glaziarren batez besteko luzera 1800 inguruan hasi zen urritzen
*Glaziarren batezbesteko luzera…
*Glaziarren batazbesteko luzera…
BATEZBESTEKO (izena)
Hipaso baino lehenago, bi ziren batezbestekoak: aritmetikoa eta geometrikoa.
2005-2006 ikasturteko etekin akademikoaren batezbesteko aritmetikoa 5,65ekoa izan zen.
Batezbesteko geometrikoa hazkunde tasak kalkulatzeko erabili ohi da.
Ehulkuren aholkuak-etik jasoa eta moldatua
Artikulua
G-maila
(…) Hain zuzen ere, irudiekin lan egiten duen lankide batek solas egin berri dizu hitz batez: g-maila. Izan ere, azken urteotan, erabilera aldaketa nabarmena ikusi du –Hegoaldeko lau probintzietatik etortzen diren– ikasle ugariren ahotan.
Hala, duela gutxi arteko EHUko e-maila EHUko g-maila bihurtu da, edota e-mail bat bidaltzen zen lekuan orain g-mailak bidaltzen dira. Kultura berri bat abian da, Google-k doan babestua.
Nekez irudika liteke hobeki zenbait arlotan bizitzen ari garen uniformetasuna. Hitz batez.