Euskaltzaindiaren arauak
24. Ba eta gabe-ren idazkera
BA beti aditzarekin elkarturik idatzi behar da.
1) Ba- aurrizkia baldintza markatzeko hizkia da kasu batzuetan:
Mikel etortzen bada elkarrekin afalduko dugu.
2) Beste batzuetan, ordea, ez:
Badator Mikel
Hala ere, baldintzazkoa ez denean, hizki horren eta aditzaren artean beste hitz batzuk ere sar daitezke. Orduan, BA bakarrik idatzi behar da:
Ba omen dator Mikel.
Ba ote dator Mikel?
GABE hitza, aldiz, bereiz idatziko da:
Argirik gabe gelditu gara.
Dena dela, aldaera bati baino gehiagori ematen dio bide hitz honek. Partitiboaren marka har dezake gabe-ren aurreko hitzak nahiz gabe-k berak. Bi hitzak markarik gabe ere ageri daitezke, ondoko adibideotan ikus daitekeenez:
Argirik gabe
Argi gaberik
Argi gabe
Biek, ordea, ezin dute aldi berean hartu marka:
*Argirik gaberik
BARIK aldaera ontzat ematen du Euskaltzaindiak: Argi barik
Artikulua
Jaun-andriok, nik aukeratutako berbi "Txortan"da. Erabiltxen dala? Bai, asko, bañe eñ gitxi! Ondala gitxi entera na nundik datorren "txortan" berbi. Euskal Herriko arrantzalik, aspaldi, ondala urte asko, aparteko uretan ibiltxen zinin, Terranova ingurun edo Gran Sol aldin, egun askoko marik etxen ben, denpora asko etxetik kanpo. Haurreatxik, han ingurun lurre joten benin (esate bateako Eskozi aldin) popi galdute putetxea bisitxa juti normala zan. Eta denpora gitxi eukelako alde batetik, eta diruaz be ezebizelako franko bestetik, hango emakimunin oferti hauxe zan: "Short Time". Hori gure gixonantzako "txortan" zan (ikustezue kostakuk hizkuntza kontun ilustrauk gazela). Egixe ra? Beteasaber, ez segurua, bañe ez esan eztala politxe?
http://hamargarrenean.blogspot.com.es/2007/09/txortan-berbia-bizkaieraz.html