EMAN aditza gehiegi erabiltzea
Komeni da zaintzea ohiturazko gertatu, izan, egon aditzak, horrelako edukiak adierazteko, erdara kaxkarraren morrontza itsuan tonto-tonto erori gabe. Izan ere, gehiegi erabiltzen dugu EMAN aditza.
Erdarazko “producir, ocurrir” eta holakoak, gertakarien berri emateko erabiltzen direlarik, erdara ez dotorean batzuetan “dar” aditzaren bidez adierazten dira. Erdaraz ere erabilera arrunta dela esan daiteke, baina euskarara kalkatua igaro da hainbat hiztunen jardunetan, erabilera guztiz neutroan, edo, are okerrago, erabilera “jaso” moduan.
Arazo hori asko ematen da gaur egungo gizartean.
Arazo hori askotan gertatzen da gaur egungo gizartean.
Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak ematen dira.
Kolaborazioan aritzean ondorio onuragarriak izaten dira.
Baina ikasmailen artean eman daitezkeen konbinazio bereziak ere kontuan hartu behar dira.
Baina ikasmailen artean egin daitezkeen ( gerta daitezkeen ) konbinazio bereziak ere kontuan hartu behar dira
EHUTSI /EHU
Iritzia
Purista guztiak pikutara!
–Nire abestien artean mundu guztian gehien bertsionatu dena Zu atrapatu arte da. Oso modu naturalean atera zitzaigun, euskaraz ez genekien eta idatzi genuen: “Hi, burgués, madarikatua, ez duzu inoiz, ezer ulertuko”… Hikaz hasten ginen eta zukaz jarraitu… Alfabetatu gabe geunden eta ez genekien hori ez zela zuzena. Kanta horrela geratu zen eta horrela da gaur egun ere mundu osoan…
–Egia da, milaka aldiz entzun arren, ez naiz inoiz detaile horretan fijatu!
–Bada, ez dakit zenbat jende etorri zaidan hori aurpegiratzeko. Puristak eta horrelakoak... Baina purista guztiak pikutara! Hori izan da nire leloa betidanik, zentzu guztietan, musikalki eta ideologikoki: “Purista zara?” Nirekin jai daukazu!
http://www.deia.com/2017/06/21/ocio-y-cultura/cultura/purista-guztiak-pikutara
Fermin Muguruza