Azken urteotan berrikuntza ugari izan ditu elkarren arteko komunikazioak, eta euskara ere egokitu dugu modu berri horietara. Adibide batzuk ekarriko ditugu gurera:
- @ Arroba esan beharrean, a bildua esaten dugu euskaraz.
- tuit-en ordez, txio esaten dugu, eta tuiteatu esateko txiokatu asmatu dugu.
- # hashtag edo almohadilla hitzaren ordaina emateko, traola erabiltzen dugu. Arrantzarako tresna horren forma berdina duelako erabiltzen da gaur egun # ikurra izendatzeko ere.
Traol izenak «aparailua biltzeko zurezko laukia»[3] esan nahi du usadiozko erabileran (gaur egun, plastikozko traolak ere badira).
Arrantzarako tragola. Ezkerrean, aparailua solte duela, eta eskubian bilduta duela.
Iritzia
“Ahalik eta argien hitz egin ezazu, anbiguotasunik gabe”. Argiak eta laburrak izan behar dugu.
Izurriteari bezala ihes egin behar zaie mendeko perpaus nahasiei. Euskaldunok askotan lanak izaten ditugu euskarazko testuak irakurtzen.
Ez dezagun premiarik gabe oztopo gehiago jarri. Ahalegindu gaitezen geure jardunaren astuntasuna arintzen.
Hitz egin dezagun argi. Wittgensteinek adierazi zuen bezala, «esan daitekeena argiro esan daiteke».
Eta errazkerian erori gabe.
Jon Sudupe
Aipua