Euskara hobetzen
Aditza
dakigu / *zekigun
Doaz / *doazTE
Artikulua
Zinegoak
Pau Guillen
ADITZA
Kontuz aditzean agertu behar duten pertsona-markekin. Analogiaz, orainaldian erabiltzen diren pertsona-marka batzuk lehenaldian ere erabiltzen dira:
Ø dakigu / *zekigun, genekien-en ordez; *genekigun, genekien-en ordez).
Ø Bestetan, aditz iragangaitzek aditz iragankorren pluraleko
-TE marka hartzen dute hirugarren pertsonan:
Doaz / *doazTE
Dabiltza / *dabiltzaTE
Azken horiek (azpi)euskalkian zuzenak izan daitezke baina euskara batuan ez.
Adibide gehiago, HEMEN
Deia
Artikulua
Zinegoak Jaialdiak “luma izatearen harrotasuna” aldarrikatuko du
Pau Guillen Zinegoak jaialdiko zuzendariaren hitzetan, "badirudi gizon eta emakumeek ezarritako arau sozialen arabera bakarrik adierazi daitezkeela, eta baten batek ezarritakoa jarraitzen ez duenean, adjektibo ugari jaso behar ditu: xelebrea, emagizona, desegokia, bitxia".
Hori dela eta, aurten, jaialdi bilbotarrak "luma izatearen harrotasuna" aldarrikatuko du, bakoitzak eskubidea izan behar duelako bere generoa adierazteko, konbentzionalismoak ahaztuz, eta libre eta gustura sentituz.
"Harrigarria da zelan, kolektiboaren barruan ere, batzuetan 'luma izatea' zeozer negatiboa bezala jasotzen da. Azkenaldian 'lumafobia' handitzen ari dela antzematen ari gara, bai kolektibo barruan bai gizartean. Sexu aniztasuna gero eta onartuagoa dagoen arren, oraindik orain entzuten dira 'dena ondo dago, antzematen ez zaizun bitartean' bezalako esaldiak", azaldu du.
Zinegoakeko aurtengo edizioak “bakoitzak nahi duen modukoa izatea eta adieraztea” aldarrikatuko du, “nahi duen moduan eta nahi duen lekuan”.
Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo edizioko kartela aurkeztu du gaur. Edizio honetan jaialdiak “genero-adierazpena” landuko du kartelaren bidez.
Cassandro el Exótico borrokalari mexikarraren erretratu bat da irudiaren protagonista nagusia. Cassandro mundu mailako txapelduna izan da hirutan, eta borroka libre mexikarrean bere orientazioa lau haizetara zabaldu duen aitzindarietakoa izan da. Izan ere, kirol hau oso maskulinizatua eta matxista da. Irudi honekin, jaialdiak aldarrikatu gura du ez dagoela zertan mugarik egon genero-adierazpenean.