Gaurko hitza: erkin
Bertsolari Txapelketa Nagusiko Finalean nor ez zen ohartu behin eta berriz «erkin» hitza erabili zutela bertsolariek? Bertsozale bati baino gehiagori ezezaguna egingo zitzaion txapelketa nagusiko finalean entzun zuenean.
erkin adj. Ahula. Ik. kaden. Gizona berez da argala eta erkina. Mami gutxikoa eta erkina. Sustraian gaitza duen landarea beti izango da erkina, lur onean egon arren. Gogoa ahul eta erkin.. Hiztegi batua
erkin: izond. (batez ere B) débil, delicado, -a
- gizakia berez da argala eta erkina: el hombre es de por sí flaco y débil
- landare erkina: planta débil. Elhuyar hiztegia
Hemen daukazue 2017. urteak utzi dizkigun 20 hitz berrien (eta zaharren) zerrenda.
Poesia
Urteko azken eguna
Ilunabarra. Hodeiak saretzen
eta aienatzen dira. Zerua aratz eta hotz.
Zeruko Ibaia biraka dabil Zeru Goi
Jadezkoan. Gaurko gauean ez badut
erabat gozatzen biziaz, datorren hilean,
datorren urtean, nork jakin