"Gaur-gaurkoz"
Azter dezagun gaur egitura xume bat, gaztelaniaren kalko txar batean erreparatuz. *"Gaur pentsatzen dudan bezala... ez dakit zer", entzuten dugu sarritan, "ez nintzateke ezkonduko", adibidez. Zer esan egitura honi buruz?
Adibideak berak erakusten du gaztelaniaren kalko bat egiten ari garela; gaztelaniazko "tal como pienso hoy" itzuli nahirik, alegia. Ondorioz, askotan esaten duguna, hobe genukeela euskarak bereagoak dituen baliabideak erabiltzea; kasu honetan, "gaur pentsatzen dudana pentsatuta", edo "gaur-gaurkoz".
Alegia, euskaraz gaztelaniazko "tal como veo las cosas no me atrevería a pedir un crédito" esan behar bagenu?
"Gaur-gaurkoz ez nintzateke mailegu bat eskatzera ausartuko", edo "egungoa ikusita, ez nintzateke ausartuko".
"Gaur-gaurkoz...", "gaur pentsatzen dudana pentsatuta..."
*"Gaur pentsatzen dudan bezala..."
Habe ikasbil
Pasartea
Esatera natorkizu —ni ere, zu bezala— etxeko xurgagailu zanpatu biribil bat naizela (…)
Etxean hiru gara: Manterola, katua eta ni neu. Manterolak, aldian behin, Xarpa esaten dio katuari, niri Neptuno, eta ozen hitz egiten du bere buruarekin. Ia egunero pizten nau; ez, ordea, ordu berean. Ez dago jakiterik noiz.
Arestian esan bezala, katu bat ere bizi dugu etxean; begi-urdina, larru-nabarra, mutur-beltza baina, batez ere, endreda-makila galanta. Manterolak lehen aldiz abian jarri ninduen egunean, belarriak altxatu, bizkarra poliki-poliki makurtu eta ileak tente jarri zitzaizkion bat-batean. Ulertzekoa ere bada. Alde batetik bestera nabilela, argiak keinuka jartzen zaizkit bizkarrean eta soinu sideral batzuk irradiatzen ditut noizean behin inguruan: beste mundukotzat hartu ninduen gizajoak nonbait. Astebetean ez nuen berriro ikusi.
Osoa da oso interesgarria, baina motzago egiteko, entzun dezakezue azken pasartea, horrela hasten dena 14:52 minutuan:
Hitzen garrantzia. Bada hitzen inportantzia ere, baina Euskaltzaindiak etxean garrantzi sartu zuenetik inportantzia hitza garrantzia galtzen hasi zen. Euskaltzaindiak ez du sekula esan bata bestea baino inportanteago denik, baina orain ematen du erdal formatik urrutien ematen duen garrantzi nagusitzen ari dela
Barruan daramagun umea zaindu behar dugu helduaroan ere
Emozioen kudeaketan adituak diren profesionalek azpimarratzen dute garrantzitsua dela helduaroan ere izan ginen haur eta nerabe harekin kontaktua ez galtzea.
Horren adibide Lily eta elurretako panpina—Lily and the snowman— izeneko film labur eder hau. Kanadako zine areto kate batek egindakoa Gabonetan elurretako panpina batekin jolasean egiten duen neskatila baten istorioa jasotzen du. Denborak aurrera egin ahala neskatila handi egiten doa eta ahaztu egiten du izotzezko laguna. Egun batean gogora etortzen zaion arte.
“Erabateko helduak izateko kontaktuan jarraitu behar dugu izan ginen haur edo nerabe harekin”, zioen Eva Bach hezitzaileak eta idazleak. “Lagunduko dizu inguruan hezteko dituzun neska-mutikoengana enpatiaz, ulermenez, jakin minez eta mirespenez gerturatzen.
(…) Gerra turismoa.
Abendu hasierako zubian Auschwitz bisitatu zuen lagun batek azaldu didanez, kontzentrazio-esparruko zenbait lekutan grafitiak eta pintadak daude. Denak iraingarriak, denak antisemitak izan ez arren —ez al da errespetu falta gatibuak xaboia egiteko hiltzen zituzten lekuan Ni hemen izan nintzen idaztea?—. Lagun horrek esan dit nola fusilamendu gela batera joan ziren eta, han zeudela, bikote batek jendea tirokatzen zuten hormaren kontra jarri, eta selfie bat egin zuen, irribarretsu. Party, party, more party; dont worry, be happy, material ona ekarri dugu eta.
(…) Gerra zer den jakiteko, ez duzu hotel batera joan behar tragediaren eszenifikazioaz gozatzeko. Nahikoa duzu gerra pairatu duen jende zaharraren begi isilei erreparatzea. Haien oroitzapenen oihu mingotsak simulatutako tiro, metraila eta bateria hotsak baino ozenago entzungo dituzu bihotzean. Baldin eta bihotzik baduzu.
Artikulu osoa HEMEN