Ez dira gauza bera dagoeneko, honezkero eta jadanik.
DAGOENEKO: ekintza bukatuta dagoenean erabiltzen da
eta, beraz, ziurtasuna adierazten du:
Lana DAGOENEKO amaituta dago.
DAGOENEKOren ordez, zenbait euskalkitan JADANIK erabiltzen da.
HONEZKERO:
- ekintza bukatu dela uste dugunean:
Lana HONEZKERO amaituta egongo da.
- edo etorkizunari buruz ari garenean:
Ez dira etorri, eta HONEZKERO ez dut uste etorriko direnik.
IRAGANA
Zegoeneko
ordurako
ORAINA
Dagoeneko
jadanik
GEROA
ordurako
ORAINA
Horrezkero
harrezkero
IRAGANA
honezkero
GEROA
Horrezkero
harrezkero
Hauek adierazteko ere erabiltzen dira:
- HONEZKERO: Honen ondoren
- HORREZKERO: Horren ondoren
- HARREZKERO: Haren ondoren
Ariketak egiteko, sakatu HEMEN
Praktikantea txitean-pitean izaten zen gurean, amabitxigatik. Kutxatila zapal batean ekartzen zituen xiringak, eta amumak ur irakinetan egosten. Hura etortzen zenean berba gutxi egiten zuten etxekoek. Neuri ere isilik egoteko agintzen zidaten. Pitxiekin mahaipean sartu eta kozinaketan ibiltzen nintzen nire fantasiaren arabera teilatupea zen txoko hartan.
Praktikanteak han sumatu ninduelarik galdetu zidan ea zertan nenbilen:
— Arroza egiten.
— Arroza? Nik ez dut, ba, hor ezer ikusten.
Hori esan eta batera jatekoa desagertu egin zen nire lapikotxotik.
Errealitatearen ziztakoa.
Imajinatu eta imajinatu ibili naiz beti, neure ongizatea mamitu nahian. Betidaniko jaidura izan dut: imajinatzea zerbaitez jabetzea zen. Orain ere badut deiera hori: imajinatzea neure buruaz jabetzea da.
Hezurren erretura
Miren Agur Meabe
«Ahalduntzeak hezurrak bazter uztea dakar»