1.Aposizio gisa datorren erlatiboak arazoa sortzen dio jende askori:
*Osaba bat daukat Eibarkoa dela.
Osaba bat daukat Eibarkoa dena.
*Xabier, dela irakaslea, auzoan bizi da. Xabier, irakaslea dena, auzoan bizi da.
2. Konparazioa denez, konparazioaren erlazio-hizkia ezin zaio kendu. (baino gehiago):
*Sentimenduei baino emozioei egin behar zaie jaramon.
Sentimenduei baino gehiago emozioei egin behar zaie jaramon.
3.Gaizki erabiltzen dugun egitura bat ikusiko dugu:
*Hainbeste aldiz egin du, buruz ere badakiela.
Hainbeste aldiz egin du, (non/ezen) buruz ere badakien.
*Hain begiluzea zen, kontu guztiak jakiten zituela.
Hain begiluzea zen, (non/ezen) kontu guztiak jakiten zituen/baitzituen.
ARTIKULUA
50 urte bete dira aurten, Mafaldaren istorioek egunkaritik liburura salto egin zutela. Ingurua etengabe auzitan jartzen zuen neskato argentinarraren gogoeta zorrotzek zer pentsatua ematen dute oraindik.
“Ez ote da izango, egungo bizitza modernoak gehiago duela modernotik bizitzatik baino?”. Esaldi filosofiko burutsuak utzi dizkigu Mafaldak. Ados, pesimista handia da, baina pesimista umoretsua, azkarra, garratza. Erdi mailako familiaren ajeez, lanaren esklabotzaz, kapitalismoaz, emakumeek jasaten duten zapalkuntzaz, nazioarteko politikaz, arrazakeriaz, desoreka sozialez, gizartearen miseriez… kritiko mintzo da Mafalda gaztetxoa, beti helduei galdera deserosoak planteatzen.
60-70eko hamarkadetan Quino komikilariak sortutako pertsonaiak kontrapuntua jartzen dioten lagunak, anaia txiki bat eta Burokrazia izeneko dortoka ditu. Neskato autonomoa da, kontzientziatua eta inkonformista, eta sakonean, gizateriarengan itxaropena galtzen ez duena. Hori bai, egin kasu Mafaldari: “Adi lagunok! Badirudi mundua aldatzeko azkar ibiltzen ez bazara, mundua bera dela zu aldatzen zaituena”.