EZINA ETA AHALA adierazteko beste modu bat:
AUKERA IZAN
Zerbait egin ahal izateko modua edo abagunea izatea adierazten du, "onuragarria" askotan. Ez da nahasi behar probabilitate edo hipotesi kontzeptuekin.
EITBko hizkuntza irizpideak
Artikulua
Horregatik ematen digu pena handiagoa gazte bat hiltzen denean; marka asko uzten dituelako, eta dena aldatzen duelako igarotzen den lekuan. Imajinatu hogeita lau urteko mutiko bat ohetik jaikitzen eta musika pizten eta bezperako arropen gainean uzten lotarako erabilitako nikia eta galtzontziloak eta zigarro bat erretzen balkoian eta zigarrokina balkoitik behera eta kafe-mantxa sukaldeko mahaian. Eta argi bat piztuta utzi du komunean eta ateari danba eta karpeta besapean eta motorra martxan eta egun on! eta aulkia arrastaka eta mezu bat mahaipetik neska bati gero musuka jango zaitut. Eta kartelak paretetan eta zerbeza bat tabernan eta plan bat agendan eta kontrako norantzan zetorren auto batek erdibitzailea gurutzatu eta bete-betean jo du. Heriotza hori ikusi egiten da. Ukitu eta usaindu. Guk ez dugu jada ezer askorik aldatzen. Ez gara ezer askorik bizi.
Aulki jokoa
Uxue Alberdi