EGA azterketan egindako akatsak (I)
Ergatiboa
*Hori ez daki ezer………….. Horrek ez daki ezer
*Ez zegoen inork etxean……Ez zegoen inor etxean
Mugagabea
*Hainbat aldezkarietan……..Hainbat aldizkaritan
*Zenbait liburuetan…………..Zenbait liburutan
*Mila arazoetan sartu da……Mila arazotan sartu da
Ablatiboa
*Medikutik nator……………...Medikuarenetik nator
*Zuregandik egin dut…………Zu(re)gatik egin dut
Partitiboa
*Eta ez badaukagu dirua…..Eta dirurik ez badaukagu
*Ez badauzkazu gogoak…...Gogorik ez badaukazu
Inesiboa
*Uztailan oporretara………..….Uztailean oporretara
*Ikasturtea irailan hasten da…...Ikasturtea irailean hasten da
Bizidun /gabeak
*Jokalarian jo du baloiak………Jokalariaren gorputzean jo du baloiak
Norengana/norenera
*Medikura joan naiz………….Medikuarengana joan naiz
Nominatibo hurb/ergatiboa
*Denok esaten dute hori……………Denek esaten dute hori
*Denek elkartu ginen…………….….Denok elkartu ginen
Elkar
*Elkar bizi dira aspalditik………..Elkarrekin bizi dira aspalditik
Beste
*Beste lekura joan ziren………….Beste leku batera joan ziren
*Beste gauzak pentsatu behar dira……Beste gauza batzuk pentsatu behar dira
Poesia eta musika
Munduari begiratzeko
Munduari begiratzeko modu bat,
laguntzarekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.
Pagoak ukitzeko modu bat,
azalak irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.
Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.
Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko modu bat,
amets egiteko modu bat.
Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian,
agian.
Kirmen Uribe
…eta Mikel Urdangarinen abestia
EGAKO akatsak (II)
Posposizioak
*Astearen zehar…..Astean zehar
*Biok artean……..Bion artean
*Arauen kanpo……..Arauetatik kanpo
*Zer moduan…….Zeren moduan
*Diruaren esker…….Diruari esker
*Txorien buruz……..Txoriei buruz
Instrumentala
*Nesketaz, futbolataz………Neskez, futbolaz
Noren / nongo
*Ekainaren azterketa…….Ekaineko azterketa
Nori / Zertara
*Bizimodu onari ohitu dira…….Bizimodu onera ohitu dira
Norentzat
*Gurentzat / Nirentzat ez da ona……Guretzat / Niretzat ez da ona
Norentzat / zertarako
*Oporrentzat gordetzen dut…….Oporretarako gordetzen dut
*Jokoentzat dirua ematen dute…………..Jokoetarako dirua ematen dute
Pasartea
Txizagura II
Berriro da 1952. urtea, eta familiaren autoan zoaz aitak zure arreba jaio zen egunean etxera ekarritako De Soto 1950 urdin baten atzeko eserlekuan eserita. Ama doa gidatzen, eta badu jadanik puska on bat bidean zoaztena, ez zara gogoratzen nondik norako bidaian, baina etxera itzultzen ari zarete, hamar edo hamabost minutuko bidea geratzen da etxeraino, eta bada alditxo bat txizagura duzuna, maskuriko presioa haziz joan dena apurka-apurka, eta, dagoeneko, hasia zara bihurritzen atzeko eserlekuan, hankak gurutzatuta, eskua hankarteari helduta, luzaroago eutsiko ote diozu amari, eta hark galdetzen dizu eutsiko ote diozun beste hamar minutu. Ez, esaten diozu, ez duzu uste. Hartara, dio berak, hemendik eta etxera artean non geratu ez dagoenez, egizu fraketan. Hain ideia erradikala iruditzen zaizu, hain traizio gaitza nekearen nekez irabazia uste duzun gizion independentziari, non lanak baitituzu amaren hitzak sinesteko. Fraketan egin? galdetzen diozu. Bai, egin fraketan, esaten dizu. Zer axola dio, bada? Etxera ailegatu orduko garbigailuan sartuko ditugu arropak. Eta holaxe gertatzen ari da: zure amaren oniritzi oso eta ageriarekin, txiza egiten duzu fraketan azken aldiz.
Paul Auster
Neguko egunerokoa (Oskar Aranak itzulia)
EGAko akats ohikoenak (eta III)
Ø Erlatiboa / zehar galdera
*Bakoitzak jakingo du egin behar duena… Bakoitzak jakingo du zer egin behar duen
Ø Zehar galdera
*Ez dakit etorriko bada… Ez dakit etorriko den
*Egingo dudanaren itxaropena…Egingo dudan (dudalako) itxaropena.
Ø Erlatiboaren ordena
*Eta ez dugunak hori egin nahi…Eta hori egin nahi ez dugunak
*Ez duena balio da esatea…Balio ez duena da esatea…
Ø Baita…ere
*Baita ere komeni da…Bestalde / Horretaz gain, komeni da
Ø Nola / nolakoa
*Zu bezala naiz…Zu bezalakoa naiz
Ø Baldintzazkoa
*Gainditzekotan, ospatuko dugu…Gaindituz gero, ospatuko dugu
Ø Kontsekutiboa
*Hain triste dago, negarrez hasi dela…Hain triste dago, (ze) negarrez hasi da
Ø Galdetzailea + aditza / nominalizazioa
*Ez dago ezer eginik…Ez dago zer eginik
*Ez dago zer egiterik…Ez dago zer eginik
*Orduan ez daukagu norekin egoterik…
Orduan ez daukagu norekin egon
Pasartea
Aita-alabak
Ni, hiru-lau urterekin, Goiuriko ezkaratzeko sutondoan, amamaren alboan suari begira. Ilintia, enbor zati erdi errea oinetakoaren puntaz abarren artera bultzatuta, negu arratseko su bazterreko ikuskizun ederra zen, beheko sua.
Nire alaba, hiru-lau urterekin, tabletari begira, pantaila distiratsua hatz erakusle txikiaz ukitzen. Joko batekin aspertu eta klik, beste ikuskizun eder batzuk zabaltzen zaizkio pantailan.
Joseba Sarrionandia
Bizitzea ez al da oso arriskutsua?
Mintzanet
Maider Olarra (Donostia, 1974) Baden-Badenen (Alemania) bizi da. Lurdes Alonso (1971), Bermeon. Maiderrek euskararen alde zerbait egin nahi zuen, eta Lurdesek euskaraz bizi nahi du.
Mintzaneten eman zuten izena, eta geroztik, euskaraz aritzeaz gain, lagunak egin dira.
Joan den asteburuan, aurtengo Mintzanet sariak banatu zituzten.