DESBERDIN
Munduko alde desberdinetara bidali dute berriemaile.
Ø Nolakotasuna ez baizik kantitatea adierazi nahi denean, ez da egokia DESBERDIN izenondoa baliatzea, esaldia nahasgarri izan daiteke eta.
Munduko hainbat lekutara bidali dute berriemaile.
*Frantziako hizkuntza desberdinak aztertu beharra dago. (Gaztelaniaz “las diferentes lenguas de Francia”)
Frantziako hizkuntzak aztertu beharra dago.
Frantziako hizkuntza guztiak aztertu beharra dago
*Poliglota da, hizkuntza desberdinak dakizki eta.
Poliglota da, hainbat hizkuntza dakizki eta.
Ø Baina nolakotasunen bati dagokion konparaketa eginez gero, egoki da DESBERDIN:
Euskara eta gaztelania hizkuntza desberdinak dira, sintaxiaren zein lexikoaren aldetik.
EHU Euskara Zerbitzua EHULKU
Iritzia
Kike Amonarriz: “Iruditzen zait post-euskalki fasean gaudela”
Momentu honetan, euskaldun gehienak euskalkirik gabekoak edo gurasoen aldetik euskalkirik jaso ez duten euskaldunak dira. Gazte euskaldunak unibertsitateetan biltzen direnean, euskararentzat “letala” izan daitekeen banaketa gertatzen ari da. “Benetako” hiztunen eta bigarren mailakoen artekoa. Gazteen artean zabalduta dauden diskurtso batzuen arabera, “benetako” hiztuna euskalkian ari dena da eta, bestea, bada baina ez da. Hori hilgarria da. Edo hizkera guztiak prestigiatzen ditugu eta berdin zaigu Eskiulako hizkera den, Tolosako hizkera den edo Oiongoa den, edo honek ez dauka konponbiderik. Ezin dugu funtzionatu Bonaparteren mapak ezarritako banaketaren arabera.
Askotan zabaltzen den diskurtsoa da. Bata naturala dela eta bestea artifiziala. Sektore askotan orokortuta dagoen iritzia.
Hori eztabaida faltsua da. Oso hiztun on, osatu, adierazkor eta jantziak ezagutu ditut zonalde eta familia erdaldunetan jaiotakoak. Inongo arazorik ez daukatenak nahi duten hori euskaraz adierazteko. Ezagutzen ditut oso familia euskaldunetan, euskalkiak indartsu diren zonaldetan jaiotako seme-alabak, zenbait gauza esateko erdarara jo behar dutenak, heldulekurik ez daukatelako.
Adibide sinple bat jarriko dizut. “Puerta ireki” esango bagenu, jendea eskandalizatuko litzateke. Baina “kutxararekin jan” esaten badugu, jendea ez da eskandalizatzen. Tolosako gazteak “piszinara” doaz, eta segur aski Gasteizkoak “igerilekura” joango dira. “Yogur de fresa” jaten dugu guztiok, eta batek esaten duelako “ogie” eta besteak “ogia”… bada, adierazkortasuna ez dago hor. Adierazkortasuna gauza askoz konplikatuagoa da. Benetakotasunaren inguruko eztabaida hau ez da gurea bakarrik, leku guztietan eman da. Estandarizazioaren inguruko eztabaida, mundu guztian dagoen eztabaida bat da.
Atzoko Berria-n Joseba Barandiaranek idatzitako artikulua