Esaldi aktiboak, burmuinaren gustukoak
Hiruzpalau hitzetan laburbilduta, esango genuke esaldi aktiboak nor eta zer argi uzten dituztenak direla. Horrelako esaldiekin osatutako testuen aurrean, irakurleek ez dute igarkizunetan ibili behar egilea eta ekintza zein diren argi antzemateko. Ikus dezagun adibide bat:
Esaldi pasiboa:
Aurtengo aurrekontuak eztabaidatuak izan dira gaurko bileran erakundeko ordezkarien aldetik.
Esaldi aktiboa:
Erakundeko ordezkariek aurtengo aurrekontuak eztabaidatu dituzte gaurko bileran.
Bigarren esaldiak argiago adierazten du ekintza eta haren egilea; irakurleak ez du asmakizunetan denbora galtzen ibili beharrik. Aldiz, esaldi pasiboen kasuan irakurleak “berridazketa-lana” egin behar du esaldia ulertzeko eta konturatzeko esaldiaren subjektua ez direla aurrekontuak, baizik eta ordezkariak.
Ulertzeko errazagoak izateaz gain, badira beste zenbait argudio esaldi aktiboen alde egiteko administrazioko testuetan, batez ere, pantailan irakurtzeko direnean:
Azken ideia horrekin lotuta, aipatu behar da egitura aktiboak idaztean derrigortuta gaudela ekintzen arduradunak nor diren zehaztera. Horren aurrean, egitura pasiboek ez dute identifikatzen nork burutzen duen ekintza; alegia, zaildu egiten dute arduraduna identifikatzea. Administrazioko testuetan, egilea ezkutatzeko joera hori nabarmena izaten da zenbait kasutan.
Argi utzi gauzak irakurleari
Esaldi pasiboen kasuan, irakurketa portaerek nolabaiteko berridazketa lana egiten dute: esaldiak modu aktibora pasatzen dituzte hobeto ulertzeko. Lan hau behin eta berriz egin beharra nekeza da, eta arriskua dago irakurleak irakurketa bertan behera uzteko.
Interesdunaren aldetik oinarriak ez betetzeak kobratutako diru guztia itzultzea sorraraziko du.
Oinarriak betetzen ez baditu, interesdunak diru guztia itzuli beharko du.
Dena dela, ahots pasiboa ez da erabat baztertu behar; izan ere, erabilgarria izan daiteke zenbait kasutan. Esate baterako, noizean behin egitura pasiboren bat tartekatuz gero, testuaren monotonia hausten dugu. Hala ere, administrazioaren zein herritarraren eginbeharrak zehazteko orduan, saia gaitezen azalpen argiak ematen egitura aktiboen bidez.
Esaldi aktiboez gehiago jakin nahi izanez gero, kontsultatu Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko argitalpena (PDF, 6 MB)
Administrazio hizkera argia. IVAP
Pasartea
Euskal hiztunak badaki, adibidez, hainbat esaldi sekula euskaraz entzun gabe hilko dela.
Kasu: “El equipaje de mano puede haberse desplazado” edo
“¿Ha consumido usted algo del minibar?” (“No, el minibar me ha consumido a mí”). Kezkagarria da hori. Iberiako lurreko langile batek
Loiun ekipajea pisatzean galdetuko baligu
“Aldean badaramazu maletarik batere?” libidoa disparatuko litzaiguke,
“izan ditzagun seme-alabak orain eta hemen!”, gurekin ezkontzeko erregutuko genioke. Ba ote dakite Iberiako erdal hiztunek
zein ahulak eta konbentzitzen errazak garen?
Harkaitz Cano. Azken aurreko manifestua
Harkaitz Canoren "Azken aurreko manifestua" erabili dute Euskara Satorran. “Hirugarren mugimendua" irakurri dute.
Euskara satorra