HOR NONBAIT / NONBAIT HOR
Gutxi gorabehera adierazteko erabiltzen dira.
Non daude giltzak? HOR NONBAIT.
Non dago irekigailua? HOR NONBAIT ikusi dut lehen.
Zenbat daramazu itxaroten? Ordu erdi NONBAIT HOR.
NOLA EDO HALA / NONDIK EDO HANDIK / NORA EDO HARA / ZERTAN EDO HARTAN
Adibideekin ikusiko dugu esapide hauen erabilera:
NOLA EDO HALA lortu behar dugu.
NONDIK EDO HANDIK aterako dugu dirua.
NORA EDO HARA joan beharko dugu; hemen ezin gara geratu.
Zertan ez dakit, baina ZERTAN EDO HARTAN ibiliko da.
Euskal Gramatika Osoa. Ilari Zubiri; Entzi Zubiri.
Artikulua
Zintzo jokatzeari ez diezaiogun gehiago gizon jokatzea deitu.
erreskuratzen –
Zintzo
«Gizon ibili!», entzungo genuen behin baino gehiagotan etxetik kalerakoan, irteera ohikoaz kanpokoa bazen. Ongi ulertzen genuen aholkuaren esanahia. Apal ibili; ez harrotu; ez inoren gainetik jartzen ahalegindu; driskarik ez eragin, eta inguruan zirripi-zarraparen bat sortzen bazen, aldentzen saiatu. Esanak neurtu eta neurriak esan; gastatze kontuetan lagunen ez gainetik eta ez azpitik ibili; diosalik ez inori ukatu eta bakean dagoenari bakean utzi.
Donostian gertatu zen joan zen abuztuan. Mutil gazte bat neska gazte batekin berriketan ari zen taberna atarian. Neskaren bikotekide ohiak, atzealdetik hurbildu, eta ez si eta ez no, kolpe bortitz bat eman zion mutilari buruan, lurrera amildu zuena. Handik bi hilabetera hil zen Asier, eta erasotzailea kartzelan dago. Zeloek itsutu zutela irakurri izan dugu...
Tinko eta begirunez, Asier indarkeria matxistaren ondorioz hil zutela gogora ekarri digute haren senitartekoek joan zen igandean. Indarkeria matxistak gizonezkoak ere hil ditzake, eta hiltzen ditu. Eta okerrena da bere ustez gizon zebilela erasotzailea, ustez berea zuenari eutsi nahian. Aholkurik onenei ere esamoldea aldatzen hasteko garaia aspaldi joan zen. Zintzo jokatzeari ez diezaiogun gehiago gizon jokatzea deitu. Badaezpada.
Andoni Egaña
Duela gutxi, Jose Mari Pastorrek Emakume jokatu idatzi zuen: