INTERESDUNA
Administrazioko testuetan, zein da INTERESADO terminoaren euskal ordaina:
Interesdun ala interesatu?
IZOk erabaki du INTERESDUN erabiltzea.
Izan ere, hala agertzen da zabalkunde handieneko hiztegi eta glosarioetan, betiere administrazio-hizkeraz ari garela.
PASARTEA
Bideoa ikusi aurretik , irakurri pasartea eta saiatu asmatzen hutsune horretan zein berba jarri behar duzun:
(2:00 minutuan hasiko da gogora ekarri nahi dugun pasartetxoa; horra bitartekoa, gozatu)
Eta nik egingo dizut orain zure programaren ohoretan abrakadabra hori, eta esango dizut nire ustez non dagoen euskarak daukan arazo bakarra eta funtsezkoa, bere hil ala biziko auzia, eta hori da ________________. _______________ren auzia soluzionatzen badugu euskaldunok, orduan euskarak aurrera egingo du. Ez badugu soluzionatzen, pikutara doa. Sekulako ubide batetik dator informazioa, batez ere bi edo hiru hizkuntzatan, eta orduan gero halako batean estutu eta urritu egiten da, eta da ubide txiki bat, eta hori doa euskal mundura. Estutzen den gune hori, hor dago auzia. Norbaitek esango dit: _______________ egiten dira, eta nik orduan esango diot: ah, oso ondo. Eta ixil-ixilik geratuko naiz, ze ez dut inorekin haserretu nahi. Zuk hor halako esaldi ulertezin bat ikusten duzu eta euskaraz dago; bueno, zuk badakizu, halako esaldiekin zapuzten duzu jende guztia, eta nik pentsatzen dut beti: nork _______________ ote du? Ez dago jakiterik eta, asko eta asko, testu horiek ___________________ zeuden, egin duenak ez duelako euskaraz egin nahi, nahiz eta euskalduna den, nahiz eta agian postu hori daukan bere euskaldun famagatik. Zer gogorra eh…, uah… Behar dugu, Fermin, nahi baduzu eskaintzen dizut lan hori, behar dugu martiri bat, martiri bat behar dugu, ze ____________________ salatzen eta aztertzen eta hasten dena hori gurutzefikatuko dute.
Orain bideo ikusi eta zuzendu zuzendu beharrekoa: