ANITZ
Gizarte anitza zuzena da euskaraz, sociedad plural esateko?
EZ DA ZUZENA
Jende anitz zera da: jende asko.
Jende anitza ez da ezer. Gizarte anitza ere ez da ezer.
Hiztegi Batuak horrela jasotzen du:
anitz
1 zenbtz.: jende anitz etorri da; anitz jende etorri da; anitz urtez (zorionak, urte askotarako).
2 (*industria anitza e. askotariko industria)
anitzetan adlag. 'askotan'
anitzez
1 adlag.: anitzez jakintsuago bilakatuko zara.
2 adlag.: bere egunak anitzez laburtzen dituztenak.
Euskaltzaindiaren hiztegian eta Euskal Hiztegian ohartu dira erabilera oker horretaz, eta gomendio gisa hauxe diote:
“Euskaltzaindiak, anitzek euskara idatzian izenondo gisa izan duen erabilera
kontuan harturik, hitz hori izenondo gisa ez erabiltzea gomendatzen du,
eta industria anitza eta kidekoen ordez askotariko industria eta kidekoak erabiltzea”.
ANITZA ez da PLURALAren euskarazko ordaina.
ASKOTARIKOA, DENETARIKOA, PLURALA… adiera horretatik hurbilago daude.
Itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak IZO (moldatua).
IPUINA
Liburua
Behin amak
azokara eraman ninduen.
Han txito bat erosi zidan.
Txitoa kartoizko kutxa
batean zetorren.
Amak nire eskuetan
jarri zuen kutxa.
Senti nezakeen
nire esku-ahurretan
txitoaren hanka txikiak.
Liburua horixe da:
kartoizko kutxa bat
barruan zerbait bizia duena
Kirmen Uribe
MUSIKA
Beira - Nire buru hari