Bikote bakoitzetik bat aukeratu:
3. Eskolako liburuak BESTERIK ez dut ekarri.
4. Eskolako liburuak BESTERIK ez ditut ekarri.
5. Zurekin BESTERIK ez du nahi.
6. Zurekin BAINO/BAIZIK ez du nahi.
7. NORBERAK BERE etxean nahi duena egin lezake.
8. NORK BERE etxean nahi duena egin lezake.
Erantzun zuzenak: 1,3,6,8
ARTIKULUA
Nolanahi ere, euri jasa itzela zen eta presoak baino ez ziren ikusten patioan, harlauza bustian biluzik eta mela-mela eginda. Isiltasun hits batek ordezkatu zituen harrokeria zaratatsuak. Dardaraz zeuden, hortzak karraskan, hankak argalduak, belaunburuek talka egiten zietela; gupidagarria zen soin urdinduan alkandora bustiak, galtzak eta txaketa euriz blaituak janzten ikustea. Askoz hobea izango zen biluztasuna.
Victor Hugo, “Kondenatu baten azken eguna”