Dataren deklinabidea "otsailak 20 / otsailaren 20a"
Galdera: Zuzena al da, "2020ko otsailak 20" idaztea?
Erantzuna: Bai, baina tituluetan eta aposizioan bakarrik: alegia, deklinabide-atzizkirik erantsi gabe idaztea dagokionean bakarrik.
Beraz:
2020ko otsailak 20
*2020ko otsailak 20a
*2020ko otsailak 20an
*2020ko ekainak 20ko
*2020ko ekainak 20tik
Deklinatzeko, horrela:
2020ko otsailaren 20a
2020ko otsailaren 20ko
2020ko otsailaren 20tik
Jagonet galde-erantzunak (moldatua)
Pasartea
Hizkuntza, hitzak, estiloa. Azken ehun urteotan desagertu dira inoiz entzun edo irakurri ez ditudan hizkuntzak. Beti piztu dit jakin-mina hizkuntza baten azken hiztunen heriotzak. Zer gertatzen da halakoetan? Zein da beren azken pentsamendua? Imajinatzen ditut hitzak une batez flotatzen hildakoaren gainean, kontzientzia guztiarekin ez direla lurrera itzuliko. Pentsamendua espresatzen da hizkuntzan ere. Nolakoa ote da pentsatzea inork inoiz gehiago entzungo ez dituen hitzekin?” (Cees Nooteboom, 533 egun).
Anjel Lertxundik Hitzatzea idatzi zuen Harkaitz Canoren Azken Aurreko Manifestuan