ERABILERA OKERRAK
Litro bat esne ala esne litro bat?
Lehenengo, neurria jartzen da; gero materialaren izena:
Kilo bat patata
Bost litro esne
Ipini kilo erdiko txuleta!
Bi metro luze da ala bi metro neurtzen ditu?
Lehenengo moldea hobetsi du Euskaltzaindiak. Beraz, neurtu aditza saihestea komeni da.
Soka hori bost metro luze da / Soka horrek bost metroko luzera dauka *Soka horrek bost metro neurtzen ditu.
Hiru metro zabal da kamioia / Hiru metroko zabalera dauka kamioak / *Kamioak hiru metro neurtzen ditu zabalean.
Baso bat ur ala ur baso bat?
Baso bat ur = edukiaz, uraz ari gara (ura)
Ur-baso bat = ontziaz ari gara (basoa) Gidoiak laguntzen digu ulertzen basoaz ari garela
Hiru zaku patata = edukiaz, patataz ari gara
Hiru patata-zaku = ontziaz, zakuaz ari gara . Gidoiak laguntzen digu ulertzen zakuaz ari garela.
Euskaltzaindiaren arauak errepasatzeko ariketa orokorrak, HEMEN
Poesia
ISILTASUNA
Lau urtez egon nintzen maiteminduta.
Institutura sartu nintzenetik
atera arte,
maiteminduta egon nintzen
neska hari
ezer esaten ausartu gabe
Epe hura bukatzera zihoan, ordea.
Ikasketa unibertsitarioak
hiri ezberdinetan
egin behar genituen.
Bukaera eman behar izan nion
lau urteko maitemin gozoari,
maitemin neureari.
Ni ere maitemindu nintzen
lehengo urtean,
erantzun zidan.
Maiteminduta egon nintzen
mutil hari, zuri,
ezer esaten ausartu gabe.
Orain berandu zen esan zidanez,
hoztu egin zitzaion
nik zapi berotan gorde nuen lilura hura.
NORK ESAN ZUEN,
ZEIN SASIKUME ZAPUTZEK
ISILTASUNA HIZKUNTZA BAT
DELA?
Pako Aristi.
Argazkia
Beste isiltasun mota bat