Zenbait aditzen erregimena (I)
BORROKATU
*Irabazi arte borrokatuko dugu
Irabazi arte borrokatuko gara
Irabazi arte egingo dugu borrokan
Irabazi arte egingo dugu borroka
DANTZATU
*Lehertu arte dantzatu genuen
Lehertu arte dantzatu ginen
Lehertu arte egin genuen dantzan
Lehertu arte egin genuen dantza
Aurreskua dantzatu genuen
DAMU IZAN Damu dugu etorria / etorri izana
DAMUTU
Ederki damutu gara
Ederki damutu zaigu etorria / etorri izana
JOLASTU
*Baratzean jolastu dute
Baratzean jolastu dira
Baratzean ibili dira jolasean
Baratzean egin dute jolas
BALIO
*1. 500 milioi balio dizkigu
1500 milioi balio du /ditu
1500 milioi kosta(tu) zaigu
KOSTA(TU)
*Izugarri kostatzen du dirua irabaztea
*Kostako dizu ni harrapatzea!
*Zenbat kosta dezakeen jakin nahi dut
Izugarri kostatzen da dirua irabaztea
Kostako zaizu ni harrapatzea!
Zenbat balio dezakeen jakin nahi dut
JARDUN
Lanean jardun du egun osoan
Lanean jardun da egun osoan
Artikulua
Dekameronea, Giovanni Boccaccio (1351)
Gauzak ez dabiltza oso ongi Florentzia aldean izurritearen asunto honekin. Baina ez oraingo koronabirusa dela-eta, XIV. mendeko Izurri Beltzarengatik baizik. Hiriko jendea akabatzen ari den gaixotasunari iskin egin nahian, gazte talde bat –zazpi emakume eta hiru gizon– Florentziaren kanpoaldeko Fiesole herrira doaz beren burua isolatzera. Eta gainontzeko guztietatik bereizita dauden egunak arinago pasatzeko, elkarri istorioak kontatzen dizkiote. 100 ipuinez osatutako obra hau literatura italiarraren eta unibertsalaren ezinbesteko pieza da eta lasaigarria izan daiteke histeria giro honetan: azken asteek pentsarazi badizute koronabirusaren hedatzeak distopia futurista batean murgilduko gaituela, ez larritu, Dekameronea-ren hasiera leituta garbi geratuko zaizu datorrena duela 700 urte inguru bizitako zerbaiten remake bat besterik ez dela –tira, ez dakit hori oso lasaigarria den–. Liburua ez dago osorik euskaraz, baina Gabriel Arestik eta Matias Mugicak liburuko zenbait ipuin itzuli zituzten.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sarbidea erraztuko die herritar guztiei eLiburutegia erabili ahal dezaten, Estatuko liburutegi digitalik handiena eskura jarriz