Datak ematean, kontuan hartzekoak
Arauan berariaz adierazita ez badaude ere, konbentzio hauek kontuan hartzekoak dira:
Ø Datari dagokion urtea idaztean, ez da erabiltzen -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuaz), salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez).
Adibidez:
1982an (*1982gn, *1982gn., *1982.ean, *1982garren)
1952an, 1952. urtean (*1952.ean)
1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an...
Ø Milatik gorako urteak punturik gabe idazten dira, digitu guztiak elkarrekin lotuta, tartean hutsunerik utzi gabe:
2008ko iraila (*2.008ko iraila, *2 000ko iraila)
1945ean (*1.945ean). (→ zenbaki kardinalak)
Ø Hamaika zenbakia a letraz amaitzen denez, ez zaio erantsi behar beste -a bat:
* abenduaren 11an etorriko gara (11n);
ahozko moldean: [*hamaikean (hamaikan)].
Honetara, beraz: 11tik, 31ra, 71ko (*11etik, *31era, *71eko).
Ø Bestalde, urte-hamarkadak adierazteko, molde hau da egokia:
- 60ko hamarkada (eta ez *60. hamarkada).
Euskara Batuaren Eskuliburua (moldatua)
Artikulua
Lehen “neskame”, orain “interna”
(…) gure aitona-amonen belaunalditan, baserriko alabak ziren 11-13 urterekin “neskame” joaten zirenak. Naturaltasunez kontatzen zuten, baina nekea eta estuasunak argi adieraziz. Ez dut irudipenik gure gizartea lotsatu denik hainbeste belaunalditan esklabutza horri eutsi diolako. Garai hartan baserriko alabek egiten zuten: umiliatuak ziren euskara hitz egiten bazuten, barre egiten zieten baserritar kutsurik bazuten. Gaur migranteek egiten dituzte Euskal Herrian lehen baserritarrek egiten zituzten zaintza lan prekarizatuenak.
Izan estatu barruko bigarren belaunaldiko migranteak, izan munduko gainerako txokoetatik etorritakoak. Batez ere latinamerikarrak dira. Jatorrizko hizkuntza galdu zutenak eta gazteleraz mintzo direnak. Azal koloreagatik, jatorriagatik estigmatizatuak.
Bakoitzak gure aurrekoetan izan ditugun neskameek ere lotzen gaituzte egun zaintza lan hauetan ari diren emakumeokin. Hortik aurrera, dena da korapilo, eta denok gaude inplikatuta. Neskame izan ziren haiek edo haien seme-alabek, “interna” bat dute orain etxean bera zaintzeko? Neskame joandakoan euskara alboratu behar, eta etxean zaintzaile bat hartutakoan ere, euskara alboratu? …
Bideoa
Ahotsak proiektuak 800 neskameen testigantzak ditu jasoak. Merezi du ikustea. Hemen bat, Ahotsak-etik hartua, adibiderako. Pilar Tolosa Amondarain da mintzo dena:
Hamabostean behin arratsaldea jai
Pilar Tolosa Amondarain - ahotsak.eus
Hauek dira euskara estandarrerako arauak [37. araua]:
Ø Durango(n), 2010eko martxoaren 7a(n) moldea
(*Durango(n), 2010eko martxoak 7).
Aukerakoa da NON/NOIZ kasu-marka (-n) erabiltzea; hala ere, eskutitzetan-eta erabiltzeko, absolutiboa (NOR kasua) da modu egokia.
Ø Era laburtuan ere eman daiteke —zenbaki bidez, alegia—, dagozkien lotura-bokalak zainduz betiere: 2008/03/07; 2008-III-07; 2008-03-07tik; 2008/III/05eko, etab.
Ø Urtarrilak 20 bezalakoak ere erabil daitezke, baina aposizioan soilik —koma artean— (gaur, urtarrilak 20), tituluetan (2016ko azaroak 14) eta gisakoetan. Beraz, kasu horietatik kanpora ez da zuzena: *Otsailak 24tik 27 arte izan zen (> Otsailaren 24tik...) // *Datorren otsailak 14 egingo dugu bilera (> otsailaren 14an). *Azterketak urtarrilak 23tik otsailak 9ra izan dira (> urtarrilaren 23tik otsailaren 9ra).
Ø 4. Aposizioan, hiru modutara eman daiteke asteko zein egun den:
a) martxoaren 8an, ostegunean (NOIZ adierazten du aposizioak ere)
b) martxoaren 8an, osteguna/ostegunarekin, (...) (NOIZ hori zer egun den argitzen du aposizioak)
Ez da zuzena era honetara: *martxoaren 7an, ostegunez, ezkonduko dira. (→ goizean, goizetan /goizez; trenean/trenez)
Arauan berariaz adierazita ez badaude ere, konbentzio hauek kontuan hartzekoak dira:
Ø Datari dagokion urtea idaztean, ez da erabiltzen -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuaz), salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez).
Adibidez, 1982an (*1982gn, *1982gn., *1982.ean, *1982garren), 1952an, 1952. urtean (*1952.ean), 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an...
Ø Milatik gorako urteak punturik gabe idazten dira, digitu guztiak elkarrekin lotuta, tartean hutsunerik utzi gabe:
2008ko iraila (*2.008ko iraila, *2 000ko iraila),
1945ean (*1.945ean). (→ zenbaki kardinalak)
Ø Hamaika zenbakia a letraz amaitzen denez, ez zaio erantsi behar beste -a bat: *abenduaren 11an etorriko gara (> 11n);
ahozko moldean: [*hamaikean (> hamaikan)]. Honetara, beraz: 11tik, 31ra, 71ko (*11etik, *31era, *71eko).
Ø Bestalde, urte-hamarkadak adierazteko, molde hau da egokia: 60ko hamarkada (eta ez *60. hamarkada).
Euskara Batuaren Eskuliburua (moldatua)
Ariketa bat, HEMEN
Poesia
Bihotza emango nioke
Bihotza emango nioke orain norbaitek eskatuko balit.
Gaua da, ordu ezjakin bat, eta telefonoa mutu.
Bizitza emango nioke, behar balu,
goibeldura hau konpartitzen lagunduko lidakeenari.
Telefonoa mutu.
Zergatik erretiratzen zarete denok hain goiz?
Zu esna egonik, zergatik ez diozu leihoa irekitzen telefonoari?
Bihotza emango nizuke, badakizu.
Pako Aristi