Euskara hobetzen
Balio izan
Batzuetan, NOR saileko aditz gisa hartzen da, eta honela jokatzen da: “*hori ez da balio”; hortik erraza da “*niri ez zait balio” ateratzea, eta ondorioz NOR-NORI saileko adizkiak erabiltzen dira. Dena dela, oinarria NOR-NORK sailekoa baita (“horrek ez du balio”), datiboa sartzen delarik jokoan “niri ez dit balio” bezalakoak erabili behar dira.
Ø *Zure apunteak ez zaizkit balio azterketa honetarako.
Zure apunteek ez didate balio azterketa honetarako.
Ø* Hartu nire boligrafoa, ea balio zaizun
Hartu nire boligrafoa, ea balio dizun.
Ø* Zuk utzi niri bi liburuak, eta balio ez zaidana itzuliko dizut
Zuk utzi niri bi liburuak, eta balio ez didana itzuliko dizut
Ø *Eman zenidan disketea ez zitzaidan balio nire ordenagailuan
Eman zenidan disketeak ez zidan balio nire ordenagailuan
Ariketak HEMEN
Iritzia
Mezu positiboak
Urtzi Urkizuk Gorka Andrakari egindako elkarrizketa batetik jasoa
Eduardo Galeano: «Bi su igualik ez dago». Ados zaude?
Bai, zalantzarik gabe. Zenbait suk gehiago berotzen dute, baina ez daude bi igualak direnik. Polita da hori, eta horrek eramaten zaitu jende berria ezagutu nahi izatera.
Zer espero duzu etorkizunaz?
Egiten dudanarekin gozatzen jarraitzea, gogorik ez dudanari ezetz esaten jarraitzea eta pizten nauen jendearengana gerturatzea. Mundua hobeto joan dadin borrokatzen duten horiengana gerturatu nahi dut. Gutxiago lan egin eta gehiago disfrutatu nahi dut etorkizunean.
Musika
“Beti amestu dut aterki bat bezain beharrezkoa den poema bat idaztearekin». Hiru euskal poetaren eta hiru poeta katalanen arteko topaketa antolatu zuten 2016ko urtarrilean Etxepare Euskal Institutuak eta Kataluniako Ramon Llull institutuak Donostiako Tabakaleran, eta esaldi horrekin desenkusatu zuen gizon bat Jordi Llavina poetak, bere emanaldiaren erdian aulkitik altxa, gainerako ikusle guztien mespretxua jasoz aterainoko bidea egin, aretotik atera, eta, segundo gutxi batzuetako tartearen ondoren, berriz ere atea zaratatsu ireki ostean, bertan ahaztutako aterkiaren bila itzuli zenean. «Etxetik hura gabe atera dela konturatzean irakurlea haren bila itzularazteko bezain beharrezkoa litzatekeen poema bat idatzi nahi nuke inoiz».
Iñigo Astizek Berrian idatzitako artikulutik jasoa. Kultur emanaldi guztiak bertan behera gelditu ostean, diru galera nabarmenak izango dituzte kulturgile askok, eta are prekarioago bilakatuko dira bestela ere prekarioak ziren zenbait bizimodu.
Parean eseri zaidan neska horrek ez daki;
berak daraman jertsea erantzi niola behin beste bati;
barrurantz begiratzen du, berak, leihotik;
halako kotxe gorri baten maitatu zuen aspaldi.
Kotxe gorrikoak ikusi du kalea gurutzatzen;
bihotzak salto egin dio; jiratu da, eskerrak bera ez den.
Ez dena bada beste norbaitentzat, norbait, ordea,
nahi gabe ukitzen diogu elkarri, efemeridea.
Efemerideak gugan zauriak direlako,
norberak bakarrik minez ospatzen ditugulako
ez gaude egunkarietan, tabernan, autobusetan gaude
ta elkarri ukitzen diogu efemeridea nahi gabe
Efemerideak gugan zauriak direlako,
norberak bakarrik minez ospatzen ditugulako
ez gaude egunkarietan, tabernan, autobusetan gaude
ta elkarri ukitzen diogu efemeridea nahi gabe
Parean eseri zaidan neskak horrek, ez daki
berak daraman jertsea erantzi niola behin beste bati
Anari