nornahi, nonahi, non-nahi
Galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatziko ditugu:
zernahi, nornahi, nornahik, nolanahi, noranahi, eta abar.
Aldiz, lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada:
- hitz batean (nonahi, zenbanahi, nondinahi, nonahitik)
- edo marratxo baten bidez bereiziak (non-nahi, zenbat-nahi, nondik-nahi, non-nahitik) idatz daitezke.
Adibideak:
Horrek zernahi jaten du (edo horrek edozer jaten du).
Horrek*zer nahi jaten du.
Zenbat-nahi jan dezakezue.
Zenbanahi jan dezakezue.
*Zenbatnahi jan dezakezue.* Zenbat nahi jan dezakezue.
Nonahi bizi gaitezke; aberatsak gara.
Non-nahi bizi gaitezke; aberatsak gara.
*Non nahi bizi gaitezke; aberatsak gara.
Ariketak egiteko, sakatu HEMEN
Artikulua
Oinez ibiltzea, paseatzea, helduontzako plazera da, noizean behin geure buruari egiten diogun oparia, baina haurrentzat beharrezkoa da. Gure mugimenduak gero eta gehiago lekualdaketak dira, puntu batetik besterako igarobideak, helburu bat xede dutenak eta funtzio bati guztiz lotuta daudenak. Ardura hauek buruan, axolagabeki gabiltza eta ahalik eta denbora gutxienean gure helmugara iristen saiatzen gara. Haurrek modu oso bestelakoan jokatzen dute. Haurrentzat leku batetik bestera joatea, oraineko momentuen segida bat da, momentu oro da berez garrantzitsua, geraldi, mirari edo kontaktu bat izateko duin. Orduan, denborak luzatu egiten dira, haurren poltsikoak harri, hosto eta paperez betetzen dira eta burua irudi, galdera eta aurkikuntza berriez. Eta guztia bateratzen da, ederra, berria, orokorra eta berezia dena. Honek askotan sortzen ditu nagusiekiko gaizki-ulertuak eta “ez zaitez aldiro gelditu!” edo “ezazu denborarik galdu!” bezalako tontakeriak esaten dituzte, galdutako denborari esker bihurtzen dela norbanakoa handi konturatu gabe.
Francesco Tonucci