"Lan hau bukatzean"
Ondo esanda al dago "lan honekin bukatzean" esamoldea?
Ez, bada! Esamolde hori oker dagoela esan behar da, euskarak bere-berea duen "lan hau bukatzean" esan besterik ez baitugu. Izan ere, kontuan hartu arazoa gaztelaniaren "con" horrekin dagoela, hau da, "al acabar con este trabajo" esaten delako.
Beraz, gauza garbi dago, eta beste adibide batzuetan hobeto ikusteko, zer esan beste kasu hauetan? *"Arazo honekin eta harekin bukatzeko"...
Bada, horren ordez, "arazo hau eta hura bukatzeko" esan beharko dugula.
*Liburuarekin bukatzeko 40 orrialde falta zaizkit
Liburua bukatzeko 40 orrialde falta zaizkit
*Irratsaioarekin bukatzeko
Irratsaioa bukatzeko
Abestiak
Berrizko (Bizkaia) hainbat eragile eta herritarrek, 160 lagun inguruk, grabatu dituzte Hator neska-mutil etxera proiektuak proposatutako euskal kanta tradizionalen moldaketak. Proiektuaren sustatzaileek azaldu dutenez, euskal kantutegiko zenbait abesti kantatzerakoan ohartu ziren hitzekin ez zirela eroso sentitzen. Beraz, jatorrizkoak moldatzea erabaki zuten, "egungo testuingurura" egokitzeko.
Haika mutil
Haika mutil gazte, jeiki hadi /
argia den mira hadi.
Aitorren hizkuntz zaharra
Aitorren hizkuntz zaharra /
nahi dugu zabaldu /
munduaren aurrean /
gizonki ausarki azaldu.
Lepoan hartu
Mutilak Gazteak eskuak elkar gurutza /
ekin ta bultza denok batera /
bidean anaia laguna erortzen bada /
lepoan hartu ta segi aurrera.
ErantzunErantzun guztieiBirbidali