ETA juntagailua singularreko sintagmetan: elementu bakoitzak hartu behar du kasu-marka.
Auto_ eta motoari jarri diet eranskailua.
*AutoARI eta motoARI jarri diet eranskailua.
*Lehengusua_ eta lagunarekin etorri naiz etxera
LehengusuAREKIN eta lagunAREKIN etorri naiz etxera.
Antzeko araua dago pertsona-izenordainentzat eta erakusleentzat ere:
*Zu_ eta guri otu zaizkigu apunte horiek
ZuRI eta guRI otu zaizkigu apunte horiek.
*Hemengo hauek eta hango haien apunteak galdu dira
Hemengo HAUEN eta hango HAIEN apunteak galdu dira.
Ariketa orokorrak:
http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/arauak_orokorrean17.htm
Artikulua
Duintasun kapilarra
Argazkiek itzultzen dizkizuten irudiekin ez zaude sobera konforme azkenaldian. Argazki zaharren kasuan, ile gehiago ageri da aurpegi gazteagoaren gainean; argazki berriagoen kasuan, aldiz, kopeta gero eta zabalagoa ikusten diozu zeure buruari. Kontu horiek bizitzen ari zarela etorri zaizu gaur semearen galdera, seme-alabek ohi duten eran, ustekabean: “Zergatik duzu ile gutxi, aita?”.
Erantzun on bat eman nahi izan diozunerako alde egina zuen komunetik. Nolanahi ere, zuk argi duzu ez zarela kaskasoila. Hori ez da bereziki pentsatu behar duzun deus: sentitu egiten duzu, barren-barrenetik, zeurez. Izan ere, ile gutxi(ago) luzitzea eta kaskasoila izateaez da inondik ere gauza bera. Gakoa, baina, zera da: zuk argi dakizun hori semeari ikusaraztea, berezko errealitatea uler eta ikas dezan.
Azalpen didaktikoa prest duzu jada. Pertsona helduen artean, gizonezkoetan nagusiki, hiru gauza gerta daitezke: gaztetan bezala ile guztia edukitzea, aitzinaldeko ilea erretiratuta sarrerak izatea eta ile aunitz galduta burusoil gelditzea. “Eta noiz gelditzen dira burusoil sarrerak dituztenak, aita?”.
Edu Zelaieta. Argia.
Artikulua
Haurrari gutxien gustatzen zaion egitekoen artean egongo da segur aski. Orraztea, kapelaren bat janztea, galtzerdiak ipintzea... ez ditu oro har atsegin haurrak. Baina gorroto, zintz egitea du. Horregatik, «zintz egin!» agindua ez zen sekula behin bakarrik entzuten, «egiteko zintz esan dizut!» batez osatua iristen zen beti. Eta segida izaten zuen «zenbat aldiz esan behar dizut zintz egiteko!» pipertuarekin...
Lehen aldian idatzi ditut esaldiok. Urteak dira esamoldea entzun ez dudala. Inguru hurbilean umerik ez izatearen ondorio izan daiteke, baina baditut belarri bi urrutiagokoenak entzuteko ere. Eta ez. Ez dut entzun. Itxura denez oraingo umeek ez dute zintz egin beharrik izaten edo gazteleraz zintzatzen dira.
«Nagiak ateratzen» ere ez dut inor entzun, hartantxe ari zela ikusiagatik. Begiak itxi, aho-zabalka egin eta bi besoak aldi berean hegatzeari ez dakit nola deituko dioten etorkizuneko euskaldunek. Eta perezari eutsi arren, «galbana» ere galdu egin dugula esango nuke. Galbana: beroarekin zerikusi handia duen udaldiko pereza mota berezia. Zerbaiti ekiteko adorerik eza. Bertan-goxo zetzanak mugitzen hasteko sentitzen duen gogo-gorputzen erresistentzia brumatsua. Lehen lan-eguna, lehen eskola-eguna, ikasturteko lehen zutabea...
ANDONI EGAÑA
Berrian, 2019-09-03
Transmisioa eta emakumearen rola
Pkeizagirre