Instrumentaleko atzizkiak: -z, -az, -ez
Nortaz, zertaz, zerez deklinabide kasuko atzizkia ez da -etaz euskara batuan.
Pluralean -ez da,
Mugagabean, berriz, -z edo -ez, hitza bokalez edo kontsonantez amaitzen
Elkarrizketa
Eskua ematean jasotzen ditugun sentsazioak
Norbaiti eskua ematen diogunean, sentsazio desberdinak izaten ditugu egoeraren eta eskuaren arabera.
MEL ARRANZ. Bueno, ba, nahiko, sentsazio asko biltzen dituen gai bat iruditzen zait eta inoiz jorratu ez den edo oso gutxitan jorratu den gai bat dela uste dut eta beti norbaiti eskua ematean –batez ere ez norbait agurtzean, baizik eta norbaiti erresistentzia moduan edo laguntasun moduan eskua ematean, inkluso ezezagun bati korro bat egiteko, dena delakoan- eskua ematean beti konturatu naiz bero dagoen hala hotz, edo gero urduri jartzen zara askotan izerdia dela eta, eta horrelakoak. Horren bilduma bat egin nahi izan dut animazio batean.
MAIDER SEGUROLA. Orduan, eskua emateari buruzko lan bat da baina ez gara bostekoaz ari, ez? Zerbait intimoagoa da.
MEL ARRANZ. Bai.
MAIDER SEGUROLA. Adibidez gertatu izan zaigu, zuk korroren batean esan duzu, baina ez dakit, kalejiraren batean edo giza kateren batean egia da aldamenekoari minutu batez eskutik helduta eman eta zenbait momentutan ezeroso ere sentitu izan gara.
MEL ARRANZ. Bai, eta bueno, askotan ere maite duzun norbaiti eskua ematean batzuetan eroso sentitzen zara baina beste batzuetan ere ezeroso senti zaitezke ba agian arau-sozialak direla eta, edo dena delakoa.
OLAIA URTIAGA. Ze eskua emateak, zer esan nahi du zuretzat?
MEL ARRANZ. Niretzat, ba ekintza, erresistentzia ekintza bat da edonori esku bat ematea, ikur berezi bat iruditzen zaidalako.
MAIDER SEGUROLA. Badaude esku hotzak, esku beroak, badaude beti heze daudenak, ez? Beti izerditan eta kontra, lehor-lehorrak. Zureak esan duzu beti hotz egoten direla. Eta gustatu, nolako eskuak gustatzen zaizkizu?
MEL ARRANZ. Ba, berez, berdin zait. Azken aldian aitonari eman diot askotan eskua, ba, marrazten, bere eskua eta nirearen arteko ezberdintasunak eta marrazteko eta asko gustatu zait, adibidez, bere eskua hartzea.
Eskuei buruzko ikus-entzunezkoa ari da osatzen Mel Arranz eta eskuz ari da marrazten animazioa osatuko duten 1.500 irudiak. Esku hotzak, beroak, hezeak, lehorrak... Guztiak islatu nahi ditu bere lanean. Euskadi Irratiko Baipasa saioan egindako elkarrizketan eskuei buruz eta bere proiektuari buruz aritu da.
Elkarrizketa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.
Newcastle taldeak debekatu du eskua ematea
koronabirusaren kontrako babes moduan
Artikulua
Don´t innovate, imitate!
(…) Denok hasten gara horrela, imitazioz, inoren larruan sartuz, modu akritiko samarrean batzuetan, geureak ez diren ni ezberdinen baitan eroso ala deseroso ote gauden probatuz. Imitazioz ikasten dugu oinez, hizketan, idazten, jaten, janzten... Sortzen ere bai. Imitazioa, teknika ikasteko bitartekorik onena da. Esan dugu hitza: bitartekoa. Ordea, edonork esango luke aspaldion bitarteko izatetik helburu izatera pasa dela imitazioaren artea –artisautza?–. Ahots propioa baino gehiago bultzatzen da inoren (miresten dugun haren) kalko izatea, haren ahots inflexioak kopiatzea, fisikoki ere haren itxura geureganatzea. Gero eta kotizatuago dago “antza izatea”, dirudienez.
Duela ia hogei urte, Hugo Boss etxeak “Don´t Imitate, Innovate” leloa hautatu zuen bere perfumea saltzeko, izatez, kanpainaren zioa denok elkar imitatuz perfume hura erostea zen arren... Horixe baita publizitatearen funtsa: gutako bakoitzari izaera autentikoa dugula sinetsarazita, paradoxikoki, jende multzo handi bat produktuaren artaldera biltzea. Gaur egun, txanponaren beste aldean gaude: “Ez berritu, imitatu” (…)
Harkaitz Cano
Komeni da artikulu osoa irakurtzea…