ZEHARGALDERA OROKORRETAKO ADITZ-ATZIZKIA:
-(E)N eta -(E)NETZ
1. Zehargaldera guztietan bezala, zehargaldera orokorretan ere aditzak –(e)n forma hartzen du, eta aski da atzizki hura, zehargaldera ongi osatzeko, nahiz harekin batera ea edo ote bezalako beste zenbait indargarri ere erabil daitekeen:
a) Ez dakit zuzen mintzatu naizen.
b) Galdetzera noa ea norbait azaldu den.
2. Halere, zehargaldera orokorreko aditzari atzizki indargarria erantsi nahi bazaio (baietza ala ezetza azpimarratzeko), anbiguitaterik sortzen ez duen –(e)netz atzizkia erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak euskara baturako. Beraz, bai-ez erako galde-perpausekin (galdetzailerik ez daukatenekin, alegia) baino ez dira erabiltzen.
a) Begira iezaiozu ongi ea gaitzik ageri duenetz.
b) Askotan banago gizon horrek besterik ikusten ote duenetz .
c) Ez dakit ikusi dugunetz.
Ariketak egiteko, HEMEN
Urbasako zelaigune eta pago artean marrazten den xenden bazterretan dauden lau iturri lotzen dituen ibilaldia burutu dugu. Eltxoen iturria lehenik, gero Gortasorokoa, segidan Arafekoa eta azkenik Arenalekoa bisitatu ditugu. Ibilaldi osoa egurrezko hesolez eta bertan margotutako gezi eta marra urdinek erakutsi digute jarraitu beharreko bidea. Orbela zapalduz bizpahiru errekasto ere zeharkatu ditugu berriro abiapuntura itzultzeko. Umeekin egiteko oso ibilaldi aproposa.
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (doarama) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko
Berria
Pasartea
Umeak milagarrenez entzun zuen bere gurasoengandik betiko txaplata:
oso gaizki portatu zela eta erregeek ikatza besterik ez ziotela ekarriko. “Horrela ikasiko duzu hobeto portatzen!”. Errege bezpera egunean, gurasoak kalera irten zirela aprobetxatuz, umeak gurinaz lerdatu zuen balkoiko barandatxoa, pinuaren azpian arratoientzako lau zepo ipini zituen estrategikoki, eta egongelako mahaitxoaren gainean zeuden hiru esne basokadei pozoi koilarakada bana bota zien. Ondoren, afaldu, gurasoei musu eman, eta goiztiar oheratu zen.
Errege gaua
Karlos Linazasoro