BALDINTZA I
Baldintza irreala:
Bi motatakoa:
a) Etorkizunekoa: hipotesia da, baina bete daiteke:
Zurekin joango banintz, garaiz iritsiko nintzateke.
Eta ez, “ Zurekin joango banintz, garaiz iritsiko nintzen.”
b) Iraganekoa edo irreala: hipotesia da, eta inoiz ez da beteko:
Garaiz etorri (izan) balitz, ikusiko zuen (zukeen). Bi aukerak dira zuzenak.
Garaiz kantatu (izan) bazenu, guk entzungo genizun (genizukeen). Bi aukerak dira zuzenak.
ARIKETAK: http://euskaljakintza.com/ariketak/aditza/bald_orain_nor.htm
Oinarrizko Gramatika. Andres Alberdi
Artikulua
Euskaraz, etxekoandrearekin.
Hegazkin batek istripua eduki du Hernioko magaletan [Gipuzkoa], eta, agudo batean, Zelatungo zelaietan kanpalekua ipini dute kazetari ugarik. Hegazkineko bi pertsona erreskatatzeko operazioa antolatu dute Ertzaintzak eta suhiltzaileek. Une batean, esku artean dauzkaten bizpahiru datu aditzera emateko, prentsa-agerraldi baterako prestatu da ertzain bat.
Azalpen guztiak gaztelaniaz irten dira haren ahotik; badira euskal kazetariak tartean, baina inork ez dio euskarazko adierazpenik eskatu. Zergatik ote? Hipotesiak, arrapaladan. Erdaldunaren trazak hartu zaizkiolako; estualdi batean jarri daitekeelako gizona; larritasun handiko egoeratan txikikeriak alboratu behar direlako; erdal hedabideetakoak direlako bildu diren kazetari gehienak; euskal prentsan onesten delako zein den Ertzaintzaren hizkuntza politika... Laster, operazioa luzerako doala aurreikusi, eta ertzain hori Antonioren Borda ostatura abiatu da. Bertako etxekoandreari galdetu dio ea erreskateko 20 lagunentzat afaria prestatzerik izango ote duen, goxo-goxo eta euskara garbian galdetu ere...
Mapamundiak ere arrosak eta urdinak (“unibertsalak) badira.
Mundua diferente ikusten dugunez… mapamundiak arrosak eta urdinak dira
Hain gara desberdinak gizonak eta emakumeak, hain desberdin pentsatu eta sentitzen dugu. Bada, tori mundu urdina eta tori mundu arrosa.
Txiste bat dirudi baina neskentzako eta mutilentzako (beretzakoa zein ez den behintzat argi utzi diote) mapamundiak saltzen dituzte. Binarismoaren eta sexualizazioaren diskurtsoa mapa batean gauzatua.
Ingurukoek, eta bereziki orain haur txikiak dituzten batzuek, diote garai hobeak izan ditugula, gaur egungo markajea gero eta nabarmenagoa dela, batez ere haurrengan.
Mapamundiaz gain beste mila adibide ikusi nahi badituzue lotura honetan Estitxu Eizagirrek emandako errepaso ederra duzue.