atzeman / antzeman
Akatsak atzeman egin behar dira.
Nahaste tipiko bat gertatzen da atzeman eta antzeman hitzen artean. Beharbada, forma oso antzekoak izateaz gain, ukipen-puntu bat ere badutelako esanahian.
Erregimen bana dute, ordea, bi aditz horiek:
- (zerbait) atzeman dut
- (zerbaiti) antzeman diot
Hona Hiztegi Batuko informazioa:
- atzeman, atzematen. du ad.
- antzeman, antzematen. dio ad.: antzeman diot ez dela hemengoa. (ezezkoetan, ez diot antzik eman eta ez diot antzeman, biak onartzen ditu).
Moldatu beharra da, beraz, esaldi hau:
*Akatsak antzeman direnez (…) iragarkian…
Akatsak atzeman direnez (…) iragarkian…
http://komunitatea.elhuyar.org/mindegi/2013/12/05/akatsak-atzeman/
Poesia eta musika
Zatoz hona zatoz, zure zain nago
elkarren ondoan aletzeko
gure ardura standard guztiak
Zatoz hona, zatoz, zehaz dezagun
noiz hasi ote ginen hau guztiau
normaltzat, ohikotzat, justutzat hartzen
Kalera irten
jendearen konbertsazioak entzun
jatorria, hizkuntza, adina, sexua aztertu eta
bakoitzaren eskubideak kalkulatuko ditugu
Zatoz hona, zatoz, nonbaiten behar du
etorkizuna baino
orainaldia asmatzen dakien igarle hori
Eta honen ondoren
oraindikan denborarik bada
bilatzen jarraituko dugu noizbait...
Bakarrik egoteko modu berri baten bat
Bakarrik egoteko modu ez-hain-mingarri bat
elkarrekin partitzeko bakardade berri bat
Zatoz hona, zatoz
iristear daude bake hotzaren ordurik onenak
zatoz hona, zatoz
maitasuna omen itsumutilik argiena
Bakarrik egoteko modu berri baten bat
Zatoz hona, zatoz
iristear daude bake hotzaren ordurik onenak
Zatoz hona, zatoz
oihukatu ozen
eraikitzeko dago dena
Hau da oinarria: eusle izeneko figura hartzen dute euskaldun batzuek, eta konpromisoa dute euskaraz egiteko beti; gainerako lankideek onartu egiten dute jokabide hori, nahiz eta haiek obligaziorik ez eduki euskaraz egiteko.
Kultura Sailean eta Jaurlaritzako beste Sail batzuetan praktikan jarri dugu Eusle metodologia eta emaitza onak izan ditu.
Oso egokia ikusten dut Administrazioko lantaldeetan abian jartzeko
eta baita irakaskuntzan ere: DBH eta Batxilergoko geletan, zergatik ez? Edozein euskara-teknikarik edo irakaslek jar dezake praktikan: ez da prestakuntza berezirik behar horretarako.