NAHIKO(A)
Bi eratara erabil daiteke:
- Artikulurik gabe: NAHIKO lan eman digu horrek.
- Artikuluarekin: NAHIKOA lan eman digu horrek.
Izenaren aurrean edo atzean koka dezakegu,
- NAHIKO(A) ardo_ edan dugu gaurkoz.
- ArdoA NAHIKO(A) edan dugu gaurkoz.
hala ere, badirudi ezezkoetan atzean (eta partitiboan _RIK) erabiltzeko joera dagoela: - Ez dago ur NAHIKORIK guztiontzat.
Ikus daitekeenez, nahiko nahasia da zenbatzaile honen erabilera.
ASKI
NAHIKOren antzekoa da esangura aldetik .
Kokagunerari dagokionez, aurrean zein atzean joan daiteke.
- Badira arrazoi ASKI hori ez onartzeko.
- ASKI etxe handia zen guk erosi genuena.
Bakarrik ere erabiltzen da adberbio gisa:
- Beno, ASKI da! Kokoteraino naukazue!
IPUINA
Giltza aurkitzea
Inoiz gertatu zait giltzarik ez izatea, ireki nahi nuen zerbait ireki ahal izateko.
Orain giltza badaukat, eta ez dut zer ireki.
J. Sarrionaindia. [Hitzen Ondoeza]