Batez beste,
batez besteko
eta batezbesteko ez dira gramatika-kategoria berekoak:
BATEZ BESTE (adberbioa)
Pertsona baten gorputzak bost bat litro odol dauzka batez beste.
*…bost bat litro odol dauzka batAz beste.
*…bost bat litro odol dauzka batazbeste.
*…bost bat litro odol dauzka batezbeste.
BATEZ BESTEKO (izenlaguna)
Glaziarren batez besteko luzera 1800 inguruan hasi zen urritzen
*Glaziarren batezbesteko luzera…
*Glaziarren batazbesteko luzera…
BATEZBESTEKO (izena)
Hipaso baino lehenago, bi ziren batezbestekoak: aritmetikoa eta geometrikoa.
2005-2006 ikasturteko etekin akademikoaren batezbesteko aritmetikoa 5,65ekoa izan zen.
Batezbesteko geometrikoa hazkunde tasak kalkulatzeko erabili ohi da.
Ehulkuren aholkuak-etik jasoa eta moldatua
Pasartea
“Suvórin-ek berriro esan zion, eskutitz batean, ezkondu behar zela, eta Chéjov-ek erantzun:
“Ados, ezkonduko naiz nahi baduzu. Baina hauek dira nire baldintzak: dena lehen modukoa izango da, bera Moskun biziko da eta ni mendian, eta bera ikustera etorriko naiz. Ez nuke jasango etengabeko zoriontasun bat, egunerokoa, goizetik gauera artekoa. Egunero hitz egiten badidate gauza beraz eta tonu berean, haserretzen naiz…Agintzen dut senar bikaina izango naizela, baina emadazu ilargiaren antzeko emazte bat, nire zeruan egunero agertuko ez dena: ezkontzeak ez lidake eragingo hobeto idaztea…”
Victor Andresco, Semblanza de Antón Pávlovich Chéjov.