Euskaltzaindiaren arauak
2. BAITU, BAIKARA, BAINAIZ
Bait partikula, kasu guztietan, aditzari atxikia idatziko dugu:
bainaiz, baikara, baitoaz, eta abar, eta ez *bai(t) naiz, *bai(t) gara, *bai(t) doaz, eta abar.
Bait atxikirik idazteari hainbatek ikusten dion eragozpenik larriena, aditzari lotzean gertatzen diren letra ezabatzeak edo aldaketak dira. Baina lotura legeok aski errazak dira:
Adibidez:
Ez zaitut ikusi, mendira joan bainaiz.
Ez zaitut ikusi, mendira joan* bait naiz.
Ez gaude pozik, hirian galdu baikara.
Ez gaude pozik, hirian galdu *bait gara.
Berehala iritsiko dira, oso azkar baitoaz.
Berehala iritsiko dira, oso azkar* bait doaz.
Beste batzuk:
Baitu, baikara, bainaiz, baihaiz, bailuke,baitzuen,baitabiltza, baitator, baitoaz, baikentozke, baikintuen, bainator, bainenbilen, bailetorke, bailitzateke, eta abar.
IPUINA
"Seguru asko jakingo duzue bi monje haiena, baina, hala ere, kontatuko dizuet. Bazihoazen behin bi monje paseoan, eta bat-batean errekasto batera iritsi eta neska bat ikusi zuten, beste aldera pasatzen lagunduko zion baten baten zain. Bitan pentsatu gabe, monjeetako batek besoetan hartu eta beste aldera eraman zuen. Han onik utzita, jarraitu zuten aurrera, eta handik gutxira beste monjeak esan zion lagunari: "Badakizu debekatuta duzula emakumerik ukitzea. Zergatik hartu duzu emakume hori erreka zeharkatzeko?". Lehenengo monjeak erantzun zion: "Utzi ezazu lurrean. Nik duela bi ordu utzi dut".
John Cage
Artikulua
Santi Leonek bere ikasleei esaten dienari buruz:
«… gehien-gehienek idatzi didate kanpoko edertasunak ez duela inportarik, eta barnekoari eman beharko geniokeela garrantzia. Erantzunak poztu nau, benetan, beti erraten baitiet idazlanetan gezurrak bota behar direla inolako lotsarik gabe, hizkuntza bat ikasteko ez dela beharrezkoa beti egia erratea, eta orain ikusten dut nire hitzak aintzat hartzen dituztela».
Aretxabaletako Miren Zuazabeitiak Gabonen inguruko kontuak aipatuko dizkigu. Transkripzioak lagunduko digu ulertzen.
http://www.ahotsak.eus/aretxabaleta/pasarteak/are-015-004/