Subjektua ez da komaz bereizten predikatutik; bestela esanda, subjektuaren ostean, salbuespenak salbuespen, ez da koma bakarra jartzen:
Koldok bi liburu ekarri ditu.
*Koldok, bi liburu ekarri ditu.
Horrek guztiak gatazka asko konpondu eta gerrak saihestu zituen.
*Horrek guztiak, gatazka asko konpondu eta gerrak saihestu zituen.
Sagu emeak kantuan aritzen dira sexu-bikotekidea bilatzeko.
*Sagu emeak, kantuan aritzen dira sexu-bikotekidea bilatzeko.
Gai honetaz gehiago jakiteko, hona jo dezakezue.